Edwards Aire Armadaren basea
| Edwards Aire Armadaren basea | |||
|---|---|---|---|
| Informazioa | |||
| Aireportu mota | Militarra | ||
| Eragilea | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada | ||
| Hiria | Los Angeles ( |
||
| Garaiera | 702 m | ||
| Koordenatuak | 34°54′20″N 117°53′01″W / 34.90556°N 117.88361°W | ||
| Pistak | |||
| Norabidea | Luzera (m) | Gainazala | |
| 04R/22L 04L/22R 06/24 |
4,579 3,658 2,438 |
Asfaltoa Asfaltoa Asfaltoa |
|
| Estatistikak (2012) | |||
Edwards Aire Armadaren basea (ingelesez Edwards Air Force Base (Aireportuen NAGE kodea: EDW, Aireportuen NAZE kodea: KEDW, Hegazkintza Administrazio Federalaren Kokapen Identifikatzailea: EDW)) Kalifornia estatuko Los Angeles konderria eta Kern konderriaren arteko mugan dagoen Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren base bat da. Air Force Flight Test Center (AFFTT) bezala katalogatua, Edwardsek aire armadaren proba pilotuen eskola eta Dryden hegaldi ikerketa zentrua ditu. 1950eko hamarkadatik AEBetan garatutako hegazkin militar gehienak, partzialki behintzat, Edwardsen testatuak izan dira, base hau, hegazkintzan egin dituen garapen garrantzitsuengatik ezaguna delarik. Izen hau Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadako Glen Edwards proba pilotuagatik jasotzen du, basean hil zena Northrop YB-49 prototipoa probatzen ari zenean.
Edwards basea zenbait alditan espazio transbordadoreen lurreratze toki bezala erabili izan da. 1981ean transbordadoreen programa hasi zenetik lurreratu diren 111 hegaldietatik 40 Edwardsen lurreratu dira, 61 Florida estatuko Kennedy Espazio Gunean eta 1 Mexiko Berrian. NASAk nahiago du Kennedyn lurreratzea, transbordadoreak, horretarako espreski prestatutako Boeing 747 hegazkin baten gainean Floridarako itzulera bidaian jasan litzazkeen kalteengatik milioi bat dolarretako gastua eragozteko.
Argazkiak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez)Webgune ofiziala