Edwin Herbert Land
Edwin Herbert Land (Bridgeport, Connecticut, AEB, 1909 - Massachusetts, AEB, 1991) estatubatuar fisikari eta asmatzailea izan zen.
Biografia [aldatu]
Harvardeko Unibertsitatean ikasten ari zela (1926), argi polarizatuarekin saiakuntzak egin eta polaroid izeneko polarizadore-mota berri bat garatu zuen. Beste zientzialari gazte batzuekin batera, polarizazioaren metodoa erabili zuen argi-irazki, optika-tresna eta filmekin, eta laborategi bat antolatu zuten Unibertsitatetik hurbil. 1937an, talde horrek Polaroid Corporation enpresa sortu zuen, eta Land izan zen bertako presidente eta ikerketa-burua.
Bigarren Mundu Gerraren garaian eginkizun militarretan lan egin zuen, iragazki infragorriak, egokitze-leiarrak eta arma-bisoreak sortuz.
1940ko hamarkadaren amaieran, bere produktu arrakastatsuenaren lehen bertsioa merkaturatu zuen: Polaroid Land argazki-kamera automatikoa. Landek ohorezko sari eta kargu ugari jaso zituen egindako ikerketengatik, horien artean ohorezko doktore titulua, 1957an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.