Edwin John Pratt
Edwin John Pratt (Western Bay, Ternua, Kanada, 1883 - Toronto, Ontario, Kanada, 1964) kanadar poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Ministro metodista zen bere aita bezalaxe, eta Torontoko Unibertsitatean egin zituen Filosofiako, Teologiako eta Psikologiako ikasketak. Ingeleseko irakaslea izan zen ikastetxe berean 1919tik 1953an erretiratu zen arte.
Egilearen lehen poema-bildumek bere eskualdeko arrantzaleen eta itsasoaren arteko hartu-emanak deskribatzen zituzten xehetasun handiz: Rachel (1917) eta Newfoundland verse (1923, Ternuako poemak). The Witches' Brew (1925, Sorginen edabea) eta Titans (1926, Heroiak) poema-bildumetan, aldiz, animalia handiek bizirik irauteko egin behar duten borroka islatu zuen.
Harenak dira, halaber, The Titanic (1935), Brébeuf and His Brethren (1940, Brébeuf eta Anaidia), Towards the Last Spike (1952) eta Collected Poems (1956, Poema-bilduma) obrak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.