Egeo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Egeo itsasoa

Egeo[1] itsasoa Mediterraneo itsasoaren zati bat da Grezia eta Turkia artean kokatuta.

Normalean, hegoaldeko muga Kreta eta Rodas uharteetan kokatzen da, baina hain da arbitrarioa non zaila baita azalera zein den esatea. Gutxi gorabehera 180 000 kilometro karratukoa da. Iparraldetik hegoaldera, 600 km dauzka eta ekialdetik mendebaldera 400 km.

Egeo itsasoaren uharte gehienak greziarrak dira, hori dela eta Grezia barneko itsasotzat jotzen du, Turkiarren kalterako. Honek herrialde bien artean maizko gatazkak sortzen ditu.

Turismoa da aktibitate ekonomiko nagusia, adibidez, Greziako uharteak Greziako lurraldearen bosten bat izanda ere, hoteleko edukieraren erdia dira.

Izenaren etimologia Greziako mitologiatik datorkigu: Egeo, Atenasko erregea, bere semea Teseo laberintoan Minotaurok hil zuelakoan, bere burua itsasora berara bota zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egeo Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .