Egidio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egidio (???-464) jeneral erromatarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago batere garbi Egidio zer urtetan jaio zen. Galiako ipar zatiaren defentsa antolatu zuen erromatar jenerala izan zen. Hasiera batean Avito enperadorean zerbitzuan egon zen, ondoren, Galiako agintari militarra izendatua izateko. Maioriano enperadoreak, Galia bere onera itzultzeko misioa eman zion. Probintzia hontan, Maiorianok ez zuen izan Avitok izan zuen beste ospe on.

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankotar bere elkarkideekin, Lyon herria berreskuratu zuen, Maiorianoren agintealdian, burgundiarrei eman ondoren, Arlèsen gertatu zen bisigodotarren aurkako gudu baten ondoren. Horrela, Teodoriko II.a, bisigodotarren erregea, hauen eta Mendebaldeko Inperioren arteko elkarkidetza berriztatzera behartuz.

461. urtean, Rizimerok, Maioriano akabatzea agindu zuen, Libio Severo enperadore berri bezala izendatuz. Egidiok ez zuen enperadore berria onartu, eta bere burua independente izendatu zuen Galiako iparraldean. Ondorioz, burgundiarrek, Lyon eta Saona ibaiaren ibarra berreskuratu zituzten, horrela, Egidio, Galiaren hegoaldetik baztertuz.

Orleansko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egidiok bere kontura jarraitu zuen bisigodoen aurkako borroka, hauei, Orleansko guduan, 463. urtean irabaziz. Beharbada, Angersen ere borrokatu zuen, saxoiarren aurka.

Soissonseko erreinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein kasutan, Egidiok, galiar-erromatar aristokraziak gobernaturiko lurralde bat sortu zuen Loira eta Somme ibaien artean. Beharbada, bere agintea galdu zuen frankotarren artean, hauek izan baitziren agintari bezala aukeratu zutenak urte batzuk lehenago.

464. urtean hil zen, edo, beharbada, 465. urtearen hasieran, lurralde haren agintea bere seme sen Siagriori utziz, beharbada, Pablo kontearen laguntzaz Loira inguruan. Siagriok jarraitu zuen agintari bezala 486. urterarte, Klovis I.a frankotarren erregearen aurka Soissonsen gertatu zen gudua galdu zuen arte.

Egidiok, 457. urtetik 464. urterarte gobernatu zuen Soissonseko erreinua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]