Egipto Garaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Egipto Garaia eta bere nomoak

Egipto Garaia[1], Egiptoko hegoaldeko zatiari deitzen zaio, Kairotik gertu dagoen Menfisetik, lehen urjauzirarte, Asuanen. Izen arabiarra, Sa'id Misr da (‫صعيد مصر‬), eta, faraoien garaian, schmau deitua izan zen, "garagarraren lurra". Niloren deltak, berriz, Egipto Beherea izena jasotzen du.

Egiptoko aro aurredinastikoan, bi erresuma independente agertu ziren: Egipto Garaia eta Egipto Beherea. Egipto Garaiko Menes edo Narmer faraoiak batu zituen, bere agindupean, gertaera honekin, Egiptoko aro dinastikoa hasiz.

Egipto Garaiak, inguru ezin hobea zuen: Niloren uholdeei esker oso emankorra zen lautada bat hartzen zuen, eta janari soberakinak ekoizten zituen. Distantzia gutxira, ondoko basamortuan, bertatik, basamortuko meatzeetara eta Sinaiko mendietarantz, metal eta harribitxiak lortzeko espedizioak antolatzen ziren oasiak zeuden.

Aberastasun honek, herrialdea, merkataritza ibilbideen bidegurutze batean bihurtu zuen, lurrez Nubiatik hegoaldean eta Itsaso Gorritik ekialdean, Wadi Hammamat izeneko ibilbidea, Abidosen Palestinatik etorritako ardo anforen aurkikuntzak baieztaturiko merkataritza. Jakina, Nilotik deltarako ibai ibilbidea ere bazegoen. Herrialdearen aberastasun hau, bere gobernarienetan isladatzen zen, aberastasun guzti hauetako zati bat euren hilobietan erabili zituztenak.

Egipto Garaiko lehen gobernariek, euren mendekoak, eurentzako funtsezkoak ziren bi gertaeretaz konbentzitu ahal izan zituzten: ibaiaren goraldien zein Egipto Beherearekin zuten batasunaren arduradunak zirela, ahazten utzi ez ziren gertakariak, ikur maila oso bat mantenduz: tronua, koroa bikoitza eta zetruak, jainkoekin identifikatzeaz gain; jada garai aurredinastikoetan, erregea, Horusekin "homologatua" zegoen, faraoi bakoitzean berraragitzen zena. Horusen gurtza, Egipto osoan praktikatzen zen.

Egipto Garaiko jainko gorena Seth zen, eta ikurra, koroa zuria (Hedyet), Nekhbet putre jainkosa eta loto lore zuria; beste ikur bat, ihia izan zen, sarri, Egipto Behereko erlearekin batera irudikatua, faraoiaren izena zuen kartutxoaren aurrekari gisa.

Koroa zuria, I. dinastiaren hasieran, Egipto Behereko koroa gorriarekin elkartu zen, Koroa bikoitza sortuz, faraoien ikur nagusi Egipto Garai eta Behereko errege bezala.

Tinitar garaiko ardo anforak. Abidos. Louvre.

Tebaida [aldatu]

Estrabonen garaian, nork Egipto K. a. 25ean bisitatu zuen, Egipto 37 nomotan banatuta zegoen, 10 Egipto Beherean (Niloren Delta), 17 Egipto Ertainean eta beste 10 Egipto Garaiean: Tebaida delakoa. Plinio Zaharraren arabera, I. mendeko idazlea zena, nomoen kopurua, 37 eta 47 bitartean aldatu zen.

Egipto Garaiko hiririk garrantzitsuenak, Armant edo Hermontisetik lehen urjauziraino, honako hauek dira:

Erreferentzia [aldatu]