Egiptoar arkitektura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Lehen Piloia eta atari nagusia, Philaeko tenplua
Hatsepsut tenplua
Ramesseum tenplua
Gizahko piramideak, Kairon

Egiptoar arkitektura Antzinako Egiptok eraikitako arkitektura da.

Harriz egindako lehenengo arkitektura erraldoia da, K.a. III. milurtean garatutakoa.

Eduki-taula

[aldatu] Kokapena

Egiptoko zibilizazioa nekazal zibilizazioa da. Faraoi jainkotuarenpean errotutako zibilizazioa, erlijiotasun sendo batez antolatua. Hiru faktore nagusi baldintzatzen eta eragiten dute ekoiztuko zen artean:

  • Ingurune geografikoa : Nilo ibaiaren inguruan hazten da egiptoar zibilizazioa, basamortuaren erdian. Basamortuak urruneko inbasioak geldituko dituen hesia da; Nilo ibaia nekazaritza emankorrerako iturria da. Gainera, materialez aberatsa den kokagunea da (granitoa, kareharria, urrea, harri bitxiak e.a.).
  • Hil ondorengo bizitzan sinismena : geroko bizitzan sinesten duen herria da, eta kontzeptu horrek sorkuntza artistiko handienak egitera eramaten du herria. Erlijioarekin batera garatzen da kontzeptuen idealizazioa eta abstrakzioa, beste mundu baten ideia. Beste munduak hartzen duen garrantziak darama, objektuak bere izaera naturalean imitatzetik aldenduz irudi ideal batez errepresentatzea.
  • Antolamendu politiko eta soziala : gizarte autokratikoa da, egitura zurrunekoa. Faraoia sistemaren buru da, erlijioa eta politika uztartzen dituen sisteman.

[aldatu] Arkitekturaren ezaugarriak

Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura zibil eta militarrerako buztina erabiltzen zuten, arkitektura erlijiosoan berriz harria ziurrenik eraikin erlijiosoei biziraupen amaigabea eman nahiko zietelako. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Eraikuntza sistema sinpleak erabili zituzten, pilaketan eta arkitektura arkitrabatuan oinarrituta. Formak ere nahiko sinpleak dira, zurez – palmondoz – eraikitako arkitektura irudikatzen da harrizkoetan. Dena den, erraldoitasuna da arkitektura honen bereizgarri nagusiena.

[aldatu] Sailkapena

  • Hilobiak
    • Mastabak : zaharrenak dira. Oinplanu laukizuzeneko piramide trenkatu itxura dauka. Lur azpian gorpu-ganbara kokatzen da. Aberats eta funtzionario nagusienentzako eraikinak dira. Mastabak, XI. dinastiarekin amaitzen dira ( K.a. 2052.ean ).
    • Piramideak : Oinplano laukizuzeneko piramideak dira, erregeen hilobiak hain zuzen. Eraikuntza erraldoiak diren arren, tamaina ezberdinetakoak eraiki zituzten. Kareharrizkoak dira. Piramideen eraikuntza VI. dinastiarekin amaitzen da.
    • Hipogeoak : Harkaitzetan zein lurpean indusitako gorpu-ganberak dira. XII. dinastian abiatzen da eraikin hauen eraiketa.
  • Tenpluak : Jainkoen egoitzak dira. Erregea eta apaizak bakarrik sar zitezkeen barruan. Ospetsuena, Amon-Ra jainkoaren ospez egindako Karnakeko tenplua da. XVIII. dinastiatik aurrerakoak dira eraiki ziren gehienak.

[aldatu] Eraikin nagusiak

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Egiptoar arkitektura

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak