Egiptoar idazkera hieroglifiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Komombo tenpluko horma

Egiptoar idazkera hieroglifikoa Antzinako Egipton erabilitako idazkera sistema bat da, hieroglifoak edo elementu ideografikoak, logografikoak eta alfabetikoak lotzen dituena. Hieroglifo hitzak sustrai grekoak ditu (ιερος hieros "sakratu" eta γλυφειν glyfein "irarri" edo "idatzi"). Idazkera hau sakratutzat jotzen zen Antzinako Egipton eta bere ezagutza elizgizonek zuten soilik. Herri xumeak, demotiko izeneko beste idazkera bat ibiltzen zuen.

K.a. 3150 urte inguruan, egiptoarrek mesopotamiarren antzeko idazkera-sistama piktografiko bat erabiltzen hasi ziren. Mesopotamiarrek gero eta idazkuntza eskematikoagoa eta soilagoa asmatu zuten (kuneiformea); egiptoarrek, aldiz, itxura konplexua eta artistikoa (hieroglifikoa) eman zioten, eta tenpluak zein hilobiak apaintzeko erabili zuten.

Hainbat urtez ulertezinak izan arren, hieroglifoen esanahia Rosetta harriari esker Jean-François Champollion frantziarrak dezifratu zituen, hainbat ikerketa eginez.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo hieroglifoekin idatzia:

<
p
t
wA l
M
i i s
>
Hau izango litzateke itzulpena: P
T
O L
M
I I S