Egiptoko Antzinako Inperioa
Egiptoko Antzinako Inperioa edo Egiptoko Inperio Zaharra (K. a. 2700-K. a. 2200), Antzinako Egiptoren historia dinastikoaren hirugarren zatia da. Aro honetan III., IV., V. eta VI. leinuek gobernatu zuten.
Aro Dinastiko Goiztiarrean sortutako sistema politiko, kultural eta erlijiosoa aro honetan oinarritu zen. Faraoia erabat jainkotu zuten eta botere zentral bat ezarri zuten.
Aro honetan Djoser faraoiak hiriburua Menfisera eraman eta Nubiatik Sinairaino zabaldu zuen. Imhotep bere bisirrak Sakkarah herrian lehen Piramide Mailakatua eraiki zuen. Gizan ere, Keops, Kefren eta Mizerino faraoiek ere piramideak eraiki zituzten.
Pepi II.ak 94 urtez gobernatu ondoren, nomarkek (nomo edo probintzien gobernadoreak) boterea lortu eta oinordetzako bihurtu zituzten bere aginteak Egiptoko Tarteko Lehen Aroa hasiz.
| Aurrekoa Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra |
Egiptoko Antzinako Inperioa Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra |
Ondorengoa Egiptoko Tarteko Lehen Aroa |