Egiptoko ihesa (Giotto)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egiptoko ihesa
Jatorria
Sortzailea(k)Giotto di Bondone
Sorrera-urtea1305
MugimenduaArte gotikoa
Ekoizpen lekuaScrovegni kapera
KomisarioaEnrico degli Scrovegni (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)fresco (en) Itzuli
Dimentsioak200 (altuera) × 185 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Deskribapena
OinarrituaEgiptora ihesa
Honen parte daCycle of the Life of the Christ (en) Itzuli
Iconclass73B641
Kokapena
LekuaScrovegni kapera
BildumaScrovegni kapera
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
ProbintziaPaduako probintzia
Italiako udalerriPadua
JabeaEnrico degli Scrovegni (en) Itzuli eta Padua
Argumentu nagusiaEgiptora ihesa
Gertaera nabarmenakBanaketa-kanal

Egiptoko ihesa (italieraz Fuga in Egitto) Giotto di Bondone margolari italiarrak (Colle di Vespignano bezala ere ezagutua, 1267 ??? - Florentzia, 1337ko urtarrilak 8) sortutako margolan Gotikoa da, Scrovegni kaperan (Padua, Italia) dagoena. 1305 eta 1306 urteetan margotu zen. 2 metroko luzera eta 185cm-ko zabalera ditu eszena honek.

Pintura mota freskoa da, hau da, entokatu berri den paretaren gainean uretan disolbatutako pinturak aplikatzearen teknikaz egindakoa. Haren euskarria lehen aipatutako Scrovegni kaperaren ezkerraldeko horma da. Margolan hau “Paduako ziklo” izenez ezagutzen den fresko multzo handi baten zati ezagunena da.

Eszena hau Seudo Mateoren ebanjelio apokrifoak kontatzen duenaren arabera dago irudikatuta: Josef, Maria eta Jesus haurtxoa irudikatzen ditu Egiptora ihes egiten, Herodesek familia hiltzea agindu baitzuen. Horren berri aingeru batek eman zien ametsetan, zeinek bidea erakusten dien. Josefek astoa gidatzen du, eta honen gainean Maria doa haurtxoa eskuetan duela. Joseferen alboan gazte bat ageri da buruan huntzezko koroa batekin eta gerrian kantinplora batekin. Horien atzetik, berriz, beste hiru gazte doaz. Ziurrenik, jantzi gorria duen neskatoa Mariaren laguntzailea da.

Fresko honek argi uzten du Giottoren ekarpen bizantziarra: aurrez aurreko eta perfilezko pertsonaiak kontrajartzen dizkigu, eta horiek urre-koloreko atzealdean margotu ordez paisaia menditsu errealistago batean kokatzen ditu. Paisaia hori basamortu lehor eta zabal bat da, desertua ia; horrek haur txikiarekin bidaiatzen duen bikotearentzat arriskua dakar. Monotonia hausteko zenbait zuhaitz daude mendien magaletan, zuhaitz meheak eta xehetasunez eginiko hostoak. Ukitu bizantziarretik urrun, margolanak natura eta bizia irudikatzen ditu, ihespuntu zeiharra erabiliz. Konposizioari dagokionez, erdiko mendiak eta Mariaren irudiak triangelu itxura osatzen dute, simetria apur bat emanez. Mugimendua nabari da astoaren aurreko hankan eta aingeruaren jarreran.

Eszena honetan errealismoa nabari da drapeatu arinetan, pertsonaien keinu eta adierazpenetan, baita haurraren jantziaren zein zumez bildutako ontziaren irudikapen xehean ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]