Egiptoko piramideak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Egiptoko eraikuntzei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Piramide (argipena).

Egiptoko piramideak antzinako fabrika-eraikuntzak dira, piramide formakoak, Egipton daudenak. Piramidea Egiptoko faraoien hilobi gisa erabiltzen zen eraikin handia zen, oinarria karratua eta lau aurpegiak triangeluak zituena.

Piramidea munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Piramide (arkitektura)

Piramidearen egitura geometrikoa duten eraikuntzak munduko hainbat lurraldetan aurkitzen dira, geografian elkarretatik urrun diren eta historian zehar loturarik izan ez duten zibilizazioek sortuak: Indotxina, India, Amerika eta, batez ere, Egipton. Monumentu horiek helburu erlijiosoz edo handikien hilobia izateko eraiki zituzten; Mesopotamiakoak, Ameriketako gehienak, Indiakoak, Indotxinakoak... lehenengo sailean sartzen dira, Egiptokoak eta Ameriketako batzuk bigarrenean.

Egiptoko piramide nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramideen Zelaia deiturikoan, Kairotik hurbil, I. eta XII. dinastien arteko erregeen hilobiak gorde zituzten 70 piramide inguru gorde dira.

Aurreneko piramideak elkarren gainean mastaba edo hilobi laukizuzen gero eta txikiagoak ezarriz egindako eraikuntzak ziren, hala nola Zoserren piramide mailakatua Sakkaran eta Snefrurena Meidumen (III. dinastia). Aldeetako plano lauak IV. dinastian erabili ziren lehen aldiz, Keops, Kefren eta Mikerinosen piramide famatuetan.

Egiptoko piramidearen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramidea bertan ehortzitako faraoiari eskainitako kapera eta bestelako eraikuntza multzoaren gunea zen; barruti hori guztia kareharriz egindako harresi handi batez inguratua izan ohi zen.

Piramidea eraikuntza solidoa zen; sarrera albo batean zegoen eta handik, beheranzko eta goranzko plano makurren bidez, lurpeko ganberara, faraoiaren ganberara eta beste batzuetara iristen zen; gela haietan egunoroko tresnak, harri bitxiak eta janariz beteriko ontziak uzten zituzten. Faraoiaren momia bere ganberan utzi ondoren sarrera ixten zen.

Gaur egun monumentu ia erabat desagertu den kanpoko estaldura kareharrizko eta granitozko lauzek moldatzen zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko piramideak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]