Eglarest

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eglarest Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen da. Brithombarrekin batera Erdialdeko Lurraldeko Beleriand eskualdeko bi portu nagusiak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eglarest Falak deritzon gunean dago, Beleriand mendebaldeko kostaldean (Zirdan itsasontzien zurginak gobernatua dagoena), eta zehazkiago Nenning ibaiaren itsasoratzean, Brithombarreko portutik hegoaldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portua Eguzkiaren Lehen Aroa baino lehenago eraiki zen eta beranduago Noldor elfoak Erdialdeko Lurraldera itzuli ondoren Nargothrondeko jauna zen Finroden laguntzarekin berreraikia eta harresitua izan zen. Portuaren mendebaldeko lur zatian, Finrodek dorre bat eraiki zuen, Barad Nimras izenekoa (Adar zuriaren dorrea sindarinez) Belegaer itsasoa zaintzeko, Melkor valarrak itsasoz erasotzea pentsatzen bazuen ere. Falathrimen laguntzarekin, izen hau ematen baitzitzaien Eglaresteko eta orokorrean Faletako biztanleei, Nargothrondeko elfoek Balar uhartea esploratzeko erabili zituzten itsasontziak eraiki zituzten.

Nirnaeth Arnoediad izeneko guduaren ondoren, elfo askok Eglaresten bilatu zuten babesa, baina gudua gertatu eta urte betera, Eguzkiaren Lehen Aroko 474. urtean, Melkorren armadek portuak setiatu eta suntsitu zituzten. Bertako biztanle gehinenak hil edo preso hartuak izan baziren ere, bizirik iraun zuten urriek Balar uhartera edo Zirdanekin Sirion ibaiaren itsasoratzera ihes egin zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]