Ego ibaia
Wikipedia(e)tik
|
|||
|---|---|---|---|
| [[Irudi:|200px]] | |||
| Kokapena | Bizkaia Gipuzkoa |
||
| Luzera | 15 km | ||
| Iturburua Koordenatuak |
Trabakua |
||
| Ibai ahoa Koordenatuak |
Deba -> Bizkaiko Golkoa |
||
Ego euska ibaia da, Deba ibaiaren ibaiadar nagusia dena.
[aldatu] Ibilbidea
Trabakua mendatearen inguruan du iturria, Oiz mendi-hegalean, Mallabian. Ahoa, berriz, Deba ibaian, Eibarko Maltzaga auzoan.
Udalerri hauek zeharkatzen ditu: Bizkaian Mallabia, Ermua (non bideratuta eta estalita dagoen) eta Zaldibar eta Gipuzkoan Eibar (non berriro estali duten ahoa heltzeko azken kilometroak baino).
[aldatu] Ingurumena
Ermua sartu ondoren ibaia zeharo kutsatua dago. XX. mendean eskualdean eraikitako industriak ibaia erabili du ekoizpenean. Era berean, Eibar bizitako garapenak harana etxez bete ditu.
Kutsadura dela eta apenas izan du fauna baina 2007ko martxoan Elgoibarko Apraiz auzoan eraikitako ur birziklatze eta garbiketa araztegiak zenbait hobetu ditu egoera: 2008an Debarekin duen lotunean ahateak ere ikusiak izan dira.
[aldatu] Ibaiadarrak
Hona hemen Egoko ibaiadar nagusiak:
- Ezkerraldetik:
- Berano.
- Arrajola, Urko menditik datorrena.
- Abontza.
- Matsaria.
- Asua.
- Txarakoa.
- Azitain.
- Eskuinaldetik:
- Mallabia edo Urtia.
- Aixola, Elgeta eta Zaldibarretik datorrena.
- Unbe.
- Txonta.
- Kinara.