Egoera geldikorraren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egoera geldikorraren teoria 1949. urtean Hermann Bondik, Thomas Goldek eta Fred Hoylek garatu zuten Big Bang teoriaren ordezko modelo kosmologikoa da. Nahiz eta teoria honek 50eko eta 60ko hamarkadetan onarpen zabala eduki, onarpenak behera egin zuen nabarmen unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazioaren aurkikuntzarekin. Geroztik, teoria honi kosmologia alternatibo bezala ezagutzen zaio.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria honen arabera, unibertsoak ez du ez hasierarik eta ez amaierarik ere. Ez da unibertso estatikoa, etengabe hedatzen ari baita, materia sortuz eta materiaren dentsitatea konstante iraunaraziz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]