Egoismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egoismoa bere buruari, bere ideiei eta sentimenduei gehiegizko garrantzia ematen dien eta gainerakoekiko ardurarik agertzen ez duenaren jarrera da. Hitz hau XVIII. mendean hasi zen erabiltzen. Egoismoa gizonaren jarrera naturaltzat hartu izan da askotan; Kantek eta frantses moralistek, adibidez, hala uste zuten. Altruismoa egoismoaren kontrakoa da. Altruismoaren eta egoismoaren arteko antitesia positibismoaren oinarrietako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]