Egoitza Santua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aulki Santuaren harreman diplomatikoak:

   Zuzeneko harreman diplomatikoak

   Zeharkakoak (ordezkatua edo artekari bidez)

   Harrema diplomatikorik gabe

Egoitza Santua edo Aulki Santua (latinez Sancta Sedes) Aita Santuak Eliza Katolikoko buru den heinean duen posizioari ematen zaion izena da. Nazioarteko politika eta Eliza Katolikoaren gorengo gidaritza dagozkio. Zentzu honetan ez da Vatikano Hiriarekin nahastu behar: azken honek Vatikanoko estatuan du aginpidea soilik, eta estatuaren oinarrizko barne funtzioak betetzen ditu. Vatikano Hiriak ez du nazioarteko politikan jarduteko eskumenik. Zeregin hori Aulki Santuaren eskuetan dago, nahiz eta izate juridiko biak sarri oso estu lotuta egon.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Santuaren aulkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Santuaren aulkia, San Joan Laterangoan

Aulki Santua materialki adierazteko Aita Santuaren aulkia erabiltzen da, San Joan Laterangoan kokatua, Erromako elizbarrutiko katedralean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egoitza Santua Aldatu lotura Wikidatan