Egon Wellesz
Wikipedia(e)tik
Egon Joseph Wellesz (Viena, Austria, 1885 - Londres, Ingalaterra, 1974) austriar musikagilea eta musikologoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Bizantziar musikan aditu ospetsua zen. Musikologia ikasi zuen Guido Adlerrekin, eta konposizioa Schoenbergekin. 1930-1938. urteetan Vienako unibertsitateko irakasle izan zen, eta 1939. urtetik aurrera, Oxfordeko unibertsitatekoa.
Schoenbergen hamabi tonutako konposizio-moldeak Welleszen lanetan eragina izan bazuen ere, tonalitatearen barruan lan egin zuen. Operak, balletak, bederatzi sinfonia, ganberako musika, eta eliz musika idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.