Eguesibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Eguesibar udalerriari buruzkoa da; udalerriari izena ematen dion kontzejua gaitzat duena beste hau da: Egues (kontzejua)

Eguesibar

 Nafarroa
Eguesibarko bandera

Eguesibarko armarria

Izen ofiziala Egüés
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Iruñerria
Alkatea Josetxo Andia (UPN)
Herritarra eguesibartar
Koordenatuak 42°49′35″N 1°33′15″W / 42.82639°N 1.55417°W / 42.82639; -1.55417Koordenatuak: 42°49′35″N 1°33′15″W / 42.82639°N 1.55417°W / 42.82639; -1.55417

Maps of municipalities of Navarra Eguesibar.JPG

Eremua 53,28 km2
Garaiera 503 m
Distantzia 9 km Iruñera
Posta kodea 31486
Biztanleria 16.222 bizt (2011)
Dentsitatea 304,47 bizt/km²
http://www.valledeegues.com/

Eguesibar Nafarroako ibar eta udalerria da. Iruñerrian kokaturik egon arren, Zangozako merinerriko eta Agoizko epaile-barrutikoa da. 53,28 kilometroko azalera dauka eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 10.787 biztanle ditu.

Ibarreko herriburua Olatz Txipia eta Egues herrien artean txandakatzen zen; geroago Eguesen kokatu zen eta baliteke ondorengo urteetan udaletxe berria Sarrigurenen eraiki eta ibarraren hiriburua bertara aldatzea.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Eguesibar ekialdeko mendiak.

Eguesibarra Nafarroako erdialdean kokatzen da, Iruñerriaren ipar-ekialdean, Iruñetik bederatzi kilometrora. Ibarraren hegoaldean, altuera ertaineko hainbat mendi ageri dira, besteak beste Malkaitz eta Tangorri, 811 eta 845 metrokoak.

Udalerriak Arangurenekin egiten du muga hegoaldean, Esteribargo udalerriarekin iparraldean, Lizoainekin ekialdean, eta Uharte, Burlata eta Iruñearekin mendebaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Eguesibarko klima, azpimediterraneoa da, urtero 1.000 eta 1.200mm bitarteko prezipitazioekin. Batezbesteko tenperatura 12º-13º ingurukoa da, urtean egun euritsuak 100 eta 120 bitartekoak, eta udan, bi hilabete lehor izaten dira.

Udalerriko basorik zabalenetan, zuhaitz koniferoak dira nagusi, 570 hektareatan pinu basati edo jatorrizkoak aurki daitezke, eta gainontzeko 365 hektareetan, birlandaturiko pinuak. Klima mediterraneoaren ezaugarriei loturiko landaredia (haritzak eta arteak), urriagoa da mendetako birlandaketen ondorioz.

Iruñea-Noain aireportuak, ibar bereko Noain Elortzibar udalerrian dagoena, Espainiako Gobernuaren AEMET meteorologia agentziaren behatokia du. 1975 eta 2000 artean, urteko batez- besteko tenperatura 12,5 Â°C-koa eta 721 mm.-ko prezipitazioak izan zituen. Urtero, batez beste, 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen[1]

Iruñea-Noain aireportuaren datu historikoak (1971-2000)[2]
1975-2000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtean
Batez- besteko tenperatura (°C) 5,0 6,5 8,6 10,2 14,0 17,5 20,7 20,9 18,0 13,6 8,6 6,0 12,5
Batez- besteko tenperatura handiena (°C) 8,9 11,1 14,0 15,5 19,8 23,9 27,6 27,8 24,4 18,7 12,8 9,7 17,8
Batez- besteko tenperatura txikinea (°C) 1,2 1,9 3,3 4,9 8,2 11,2 13,7 14,0 11,7 8,4 4,3 2,4 7,1
Prezipitazioak (mm) 63 52 52 77 74 47 40 43 43 74 80 75 721
Errekor klimatologikoak[3]
Kontzeptua Datua Data
Prezipitazio gehien egun batean (l/m²)
107,4 l/m²
1979ko urriaren 9
Tenperatura handiena (°C)
+41,2 Â°C
1982ko uztailaren 8
Tenperatura txikiena (°C)
-16,2 Â°C
1895eko urtarrilaren 12

[aldatu] Herriak

Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Altzuza, Ardanatz, Azpa, Badoztain, Egues, Elia, Elkano, Erantsus, Etxalatz, Gorraitz, Ibiriku, Olatz Txipia, Sagaseta, Sarriguren eta Uztarrotz.

Egulbati etxegunea hutsik dago.

Eguesibarko herriak
Herria Mota Biztanleria (2011) Koordenatuak Distantzia Mapa
Altzuza Kontzejua 303 42°50′20″N 1°33′57″W / 42.83889°N 1.56583°W / 42.83889; -1.56583
Ardanatz Kontzejua 78 42°48′21″N 1°33′26″W / 42.80583°N 1.55722°W / 42.80583; -1.55722
Azpa Kontzejua 29 42°48′21″N 1°31′21″W / 42.80583°N 1.5225°W / 42.80583; -1.5225
Badoztain Kontzejua 364 42°47′56″N 1°35′43″W / 42.79889°N 1.59528°W / 42.79889; -1.59528
Etxalatz Kontzejua 4 42°50′2″N 1°31′21″W / 42.83389°N 1.5225°W / 42.83389; -1.5225
Egues Kontzejua
Udalburua
377 42°49′30″N 1°33′5″W / 42.825°N 1.55139°W / 42.825; -1.55139 0
Egulbati Auzunea 0 42°51′27″N 1°32′9″W / 42.8575°N 1.53583°W / 42.8575; -1.53583
Elkano Kontzejua 194 42°49′51″N 1°32′48″W / 42.83083°N 1.54667°W / 42.83083; -1.54667
Elia Kontzejua 23 42°50′31″N 1°31′0″W / 42.84194°N 1.51667°W / 42.84194; -1.51667
Erantsus Auzunea 15 42°49′37″N 1°30′40″W / 42.82694°N 1.51111°W / 42.82694; -1.51111
Gorraitz Auzunea 3.587 42°49′20″N 1°34′40″W / 42.82222°N 1.57778°W / 42.82222; -1.57778
Ibiriku Kontzejua 70 42°49′41″N 1°32′16″W / 42.82806°N 1.53778°W / 42.82806; -1.53778
Olatz Txipia Kontzejua 739 42°49′14″N 1°35′20″W / 42.82056°N 1.58889°W / 42.82056; -1.58889
Sagaseta Kontzejua 36 42°50′33″N 1°32′38″W / 42.8425°N 1.54389°W / 42.8425; -1.54389
Sarriguren Auzunea 10.389 42°48′46″N 1°35′51″W / 42.81278°N 1.5975°W / 42.81278; -1.5975 Eguesibarko herrien kokapena.
Uztarrotz Auzunea 14 42°48′52″N 1°31′12″W / 42.81444°N 1.52°W / 42.81444; -1.52 City locator 3.svg Udalburua.
City locator 4.svg Kontzejua.
City locator 5.svg Auzunea.
Guztira 16.222

[aldatu] Historia

Eguesibar ekialdeko mendiak, urrunean kontzejuak ikusten dira.

Ibarrean aspaldiko giza arrastoak aurkitu dira, eta kristoren aurreko 1.500 urte inguruko aizkora bat. Horrek, argi uzten du ibarrean aspalditik egon direla gizakiak. Erromatar Inperio garaiko keramika eta altzairuzko arrastoak aurkitu dira Sarrigurengo kontzejuan.

1184. urtean Atarrabiak Iruñarengandik forua jaso eta hiribildu independiente bilakatu zen Eguesibartik banatuz. Donejakue bidearen garrantziari lotuta, merkataritza areagotu egin zen. 1268. urtean udalerriaren gaur egungo izenaren lehen aipamena agertu zen Errediezmo liburuan. Mende bat beranduago, eta Europa guztian gertatu bezala Izurri Beltzak hondamendia ekarri zuen Eguesibarra, biztanleriaren hiruren bat hil zelarik.

Eguesibartik ihes egin zuten Albreteko Juan eta Katalina, Nafarroako erresumako azken erregeek, Gaztelako ejerzito inbaditzaileak Nafarroa Gaztelako erresumara indarrez anexionatu zuenean. Cisneros kardenalaren aginduz Nafarroako jauregi eta eliza guztiak eraisteko agindua eman zen, eta halaxe gertatu zen Eguesibarren ere Elkano eta Ibirikuko elizekin.

1665. urtean Uhartek hiribildu titulua jaso zuen Iruñearen eskutik eta udalerri independiente bihurtuta, Eguesibartik banatu zen. XIX. mende hasieran frantsesek gerratea galdu eta Frantziara bueltan zihoazela, herritik igaro eta Elkanoko kofradiako etxea birrindu zuten. Horrez gain, frantzesak Uharten egon ziren bitartean, inguruko herrietako biztanleek ordainaraztera behartu zituzten. XIX. mende erdialdeko administrazio-erreforma burutu arte, ibarreko kontzeju guztiek diputatu bat aukeratzen zuten, eta horrez gain, kontzeju bakoitzak erregidore bat zeukan. XIX. mendearen erdialdean, batzarrak Olatz eta Eguesen burutzen ziren, bi kontzejuak tartekatuz.

Gerrate Karlistetan, karlisten alde agertu zen Eguesibarra. XIX. mendearen bigarren erdian, ibarrak hiru eskola zeuzkan. 1911ko apirilaren 23an Iratiko Burdinbideak bere lehen bidaia egin zuen ibarra zeharkatuz, Eguesek burdinbidearen geltokia izan zuen. Burbinbide zerbitzuak 44 urte iraungo zituen, 1951. urteko abenduaren 31ra arte. 1950eko hamarkadan lehen traktoreak agertu ziren eta nekazaritzan hainbat hobekuntza garatu ziren. Horrez gain, Iruñerriko garapen industrialak eraginda, ehundaka biztanle etorri ziren ibarrera, Burlatako kontzejuan eraiki ziren milaka etxebizitzetan.

[aldatu] Azken urteak

Sarrigurengo bigarren faseko eraikuntza lanak 2007. urtean.
Sakontzeko, irakurri: Sarriguren

1970eko hamarkadan Burlata ibarretik banandu zen, udaletxe propioa lortuz. 1975ean Altzuzako Errikotxikiko auzunea eraiki zen, eta urtebete beranduago Ubarmin Klinika Elkanon. Mendillorriko kontzejuko etxebizitza proiektua 1991n hasi zen garatzen. Kontzejua, historikoki, Eguesibarko beste herri bat izan zen baina 1998ko ekainaren 8an Eguesibartik banatzea erabaki zuen Iruñearekin batzeko. Hortaz, egun Iruñeko auzoa da. UPN alderdiko alkate ohiak Ignacio Galipentzuk bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik, dirutan jasotako komisio baten ondoren[4]. Azaroan epaileak, epaiketa utzi eta Galipentzu funtzionario-eroskeri eta prebarikaziogatik zigortu zuen, beste bederatzi pertsonarekin batera. 2009ko ekainean, sententzia berri batean, urtebeteko kartzela zigorra, kargu publikorik ez izateko zortzi urteko debekua, eta 31.500 euroko isuna jarri zioten.

Bestalde 1990eko hamarkadaren erdialdean, 2007 arte herriko biztanle gehien zituen kontzeju izandako Gorraitzen urbanizazioaren eraikuntza hasi zen. 2005ean Sarrigurengo kontzejuan Bio-hiri bat eraikitzeko asmoarekin, 4.000 etxebizitzen proiektuari eman zitzaion hasiera. Eguesibarko Udalak 30.000 etxebizitza eraiki nahi ditu hurrengo urteetan ibarrean. Horietako gehienak Sarriguren eta Badoztaingo kontzejuen artean. Gaur egun Sarriguren da biztanle gehien dituen kontzejua 2007an Gorraitz gainditu ostean.

[aldatu] Segurtasunaren Hiria eta kartzela

Nafarroa 2012 plangintzaren arabera Nafarroako gobernuaren herrizaingo sailak 1,5 milioi metro karratuko eremua beharko du Iruñeko gune-metropolitarrean, kartzela berria eta Foruzaingoaren egoitza berria eraikitzeko. Horrez gain, Nafarroako larrialdien agentziaren egoitza, Segurtasun eskola eta bestelako erakundeak egongo dira bertan.

Kokapen zehatza zehazteke dagoen arren, Nafarroako gobernuak Eguesibarrean, Arangurenen edo Iruñan bertan eraiki nahi du Segurtasunaren hiria.[5]

Azkenik 2008ko azaro bukaeran, Nafarroako gobernuak proiektua aurkeztu zuen. Kokalekua, Badoztain eta Iruñerriko ekialdeko ingurabide autobidearen arteko gunea izan zen, Eguesibar, Aranguren eta Iruñeko lurretan.

[aldatu] Demografia

Eguesibarko biztanleria nahiko egonkor mantendu zen 1950eko hamarkadara arte. Hortik aurrera, Iruñerri osoak izandako hazkunde demografikoak, biztanleria bikoiztu egin zuen urte gutxitan. Ibarraren mendebaldeko gune asko, azkar batean garatu ziren (Burlata esaterako). XX. mendearen bigarren erdian, hazkunde demografiko gehieneko kontzejuak, ibarretik banatu eta udalerri independente bihurtu (Burlata) edo Iruñeko auzo bihurtu ziren (Mendillorri).

1990eko hamarkadaren amaieratik aurrera, hazkundea, ibarreko beste kontzeju batzuetara hedatu zen, Gorraitz eta 2000ko hamarkadaren bigarren erdian Sarriguren. Gaur egun, Eguesibarko kontzejurik jendetsuenak hauexek dira.

Eguesibarko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.640 1.725 1.868 2.026 2.019 2.095 2.534 4.087 949 978 1.125 3.413 5.379

2008ko erroldaren arabera, 490 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,92a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik). Horrez gain, Eguesibar, etorkin gutxien dituen Iruñerriko herria da.

[aldatu] Ekonomia

Eguesibarra biztanleko BPGrik altuena duen Iruñerriko udalerria da[6]. 1990eko hamarkadatik aurrera Nafarroako hiriburuko familia dirudun askok, Gorraitzen egokitu zuten euren bizitokia, bertan ehundaka etxebizitza berri eraiki ostean.

Egues kontzejuan, Agoitz eta Iruñea lotzen dituen errepidearen ondoan, "Egues industrialdea" dago.

[aldatu] Ondarea

Uztarrotz kontzejuaren ikuspegia.

Eguesibarrak hamazazpi eliza erromaniko dauzka, ibarrak XII. mendeak eginiko ahalegin ekonomiko handiaren adierazle. Elizek jatorrizko elementuak dituzten arren, gaur egungo itxura XVI. mendetik aurrerako zaharberritzeen ondorio dira.

Ibarreko azken eraikina Jorge Oteizaren museoa da, bertan, eskultorearen lanik garrantzitsuenak bilduz.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Tradizionalki UPNek irabazi ditu beti hauteskundeak, eta halaxe gertatu zen 2'007an, horrela Josetxo Andia aukeratu zuten Eguesibarko alkate moduan gehiengo absolutua lortu eta gero. 2007ko maiatzean egindako hauteskundeetan UPN izan zen udaleko alderdirik bozkatuena guztira bederatzi zinegotzi eskuratuz, Nafarroa Baik hiru zinegotzi lortu zituen eta PSNek zinegotzi bakarra.

Aipagarria da 2007ko hauteskundeetan Nafarroa Bai koalizioak izandako gorakada, batez ere Sarrigurengo kontzejuan. Sarrigurenen ehundaka etxebizitza berri eraiki dira eta Iruñetik ehundaka biztanle berri ailegatu dira. Aipatu kontzeju honetan Nafarroa Bai izan zen alderdirik bozkatuena. 2008an UPN eta Alderdi Popularraren arteko akordioa amaitzean, UPNk bi zinegotzi galdu zituen, Francisco Javier Trigo eta Iñigo Elizalde Alderdi Popularrera igarotzean.

Eguesibarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.949 9
Nafarroa Bai 813 3
PSN 388 1
NEB 188 0
CDN 186 0
EAE 186 0

2011n biztanleriaren hazkundeagatik 17 zinegotzi izatera pasatu zen; hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta hautetsi kopurua: UPN (6), NaBai 2011 (4), Bildu (2), PSN (2), I-E (2) eta PP (1). UPNk gehiengo absolutua galdu bazuen ere, Josetxo Andiak alkatetza gorde izan zuen: PPko botoaren laguntza izan zuen, NaBai 2011ko Alfonso Etxeberriak Bildukoak ere jaso zituen baina PSNk eta I-Ek bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa[7].

Eguesibarko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 2.406 6
NaBai 2011 1.716 4
Bildu 1.030 2
PSN 824 2
I-E 766 2
PP 656 1

[aldatu] Udaletxea

Nahiz eta historikoki ibarreko udaletxea Egues kontzejuan egon den, gaur egun, Sarriguren Eguesibarrean biztanle gehien dituen kontzejua da. Hori dela eta, 2007an alkateak udaletxe berria Sarrigurenen eraikiko zela esan zuen. Eraikinak hiru solairu izango ditu, 4.642 metro koadroko orube batean altxatuko da eta proiektua Juan Miguel Otxotorena arkitektoak egin du.

Eraikuntza lanetan 5 milioi euro gastatuko dira eta aurrikuspenen arabera, 15 hilabete emango dituzte egitura altxatzen.[8]

  • HELBIDEA: San Martin kalea, 26 (Egues kontzejua)

[aldatu] Eguesibarko alkateen zerrenda

Sakontzeko, irakurri: Higiezinen burbuila Euskal Herrian

UPN alderdiko alkate ohiak Ignacio Galipentzuk bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik, dirutan jasotako komisio baten ondoren. Azaroan epaileak, epaiketa utzi eta Galipentzu funtzionario-eroskeri eta prebarikaziogatik zigortu zuen, beste bederatzi pertsonarekin batera.

Eguesibarko alkateak
2003- ? Josetxo Andia García de Olaia UPN
1995-2003 Ignacio Gallipienzo UPN-PP

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Ibiriku kontzejuaren ikuspegia.

Herria Iruñerriaren ekialdean kokatzen da, gune metropolitarreko errepide garrantzitsuenetatik gertu. Horrela, Iruñeko ekialdeko ingurabide autobideak, PA-30a alegia, udalerria zeharkatzen du Sarriguren eta Badoztain parean. Horrez gain, N-135 errepidea Zubiri parean.

Garraio publikoari dagokionez, Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren 20. lineak Eguesibarko Gorraitzeko kontzejua, Iruñeko Vianako printzearen plazarekin elkartzen ditu 30 minutuko maiztasunarekin.

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona18.GIF San Ignazio Etorbidea - Sarriguren 06:27 - 22:25 12´
TUCPamplona20.GIF Vianako Printzea - Gorraitz 06:45 - 22:45 30´
TUCPamplona23.GIF San Ignazio etorbidea - Olloki 06:30 - 22:00 60´
N5 Labriteko Jaitsiera - Uharte - Gorraitz Gauez 60´
N10 Nafarroako Gorteak - Sarriguren Gauez 60´

[aldatu] Bestelako autobus lineak

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka ibarreko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatuz.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Eguesibarko hiriburuaren jatorrizko jaiak ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. Dena den, eraikitako auzo berrietan, bestelako jaiak ere ospatzen dira. Sarrigurenen esaterako irailean eta ekainean ospatzen dira.

[aldatu] Kirolak

  • Gorraizko Golf Kluba, 18 zuloko golf zelaia.
  • Olatz eta Sarriguren kontzejuetan udal-kiroldegi bana dago.

[aldatu] Taldeak

  • Egües Racing Cycling Team
  • C.D. Valle de Egüés

[aldatu] Eguesibartar ezagunak

[aldatu] Bibliografia

  1. García Gainza, María Concepción (Dir.) (1985): Catálogo Monumental de Navarra, Iruñea: Nafarroako Gobernua.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak