Egunen aparra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Egunen aparra
Egilea Boris Vian (1947)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua L'écume des jours
Urtea 1947
Jatorrizko hizkuntza frantsesa
Argitaratzailea Gallimard (1947)
Herrialdea  Frantzia
Euskaraz
Izenburua Egunen aparra
Itzultzailea Ramon Etxezarreta
Argitaratzailea Elkar (1988)
Bilduma Literatura saila
Orrialdeak 291
ISBN ISBN 8475295959

Egunen aparra ("L'Écume des jours") Boris Vianek idatzitako eleberri bat da. 1947an argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio batzuk agertzen dira liburuan: Colinen eta Chloéren maitasunaren istorioa, Chicken eta Aliseren maitasunarena, Jean-Sol Partreren liburuei buruzko Chicken bildumarena, eta Colin eta Chloérekiko Nicolasen leialtasunarena. Denak, Chick izan ezik, oso eroso bizi dira, jaietan eta bidaietan. Baina zoritxarra egun batean agertzen da euren bizitzetan. Chloé gaixotzen da, Chicken zaletasuna obsesio bihurtzen da, eta dena amiltzen hasten da.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Colin: ondasun asko zeukan gaztea, lasaitasun guztiz besterentzat lanik egin gabe bizi ahal izateko lain. Jazza eta maitasuna gustatzen zaizkio, ez, ordea, lana edo indarkeria. Chloéren maitasuna aurkitzen du eta berarekin ezkontzen da. Beragatik dena galduko du.
  • Chloé: Colinen emaztea, gaztea, polita eta irribarretsua. Nenufar bana sortzen zaio biriketan.
  • Chick: Colinen lagun mina. Jean-Sol Partreren liburuen bildumagile porrokatua. Aliseren senargaia, nahiz eta Partre aurretik jarri.
  • Alise: Nicolasen iloba. Zeharo maiteminduta dago Chickez. Berarenganako maitasunagatik, Partre hil eta liburudendak erreko ditu.
  • Nicolas: Colinen sukaldaria eta lagun leiala, eta Isisen maitalea. Ez dator besteen klase sozialetik.
  • Isis: goi-burgesiako kidea. Nicolasez maiteminduta dago. Abizena duen pertsonaia bakarra da, baita bere familia liburuan agertzen den bakarra ere.
  • Bibote belzdun sagu grisa: Colinen etxean bizi da eta asko arduratzen da berataz eta etxeaz.
  • Jean-Sol Partre: filosofo arrakastatsua. Alisek hiltzen du.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitasuna: Hiru maitasun-mota agertzen dira liburuan: Colinen eta Chloéren arteko maitasun zoroa; Chicken eta Aliseren ezinezko maitasuna; eta Nicolásen eta Isisen maitasun fisikoa.

Lana: Boris Vianek lan-baldintza ankerrak salatzen ditu eleberri honetan. Langile guztiek makinek bezala jardun behar dute.

Musika: Jazza sarritan agertzen da eleberrian. Jazz-lanei eta jazz-musikariei buruzko aipamen asko daude.

Erlijioa: Boris Vianek kritika gogorra egiten dio erlijioari ezkontza baten eta hileta baten bidez. Ezkontzan, Eliza Colinen diru guztia lortzen saiatzen da gogoz. Hiletan, Colini dirua agortu zaionez, hilkutxa leihotik botatzen da, hilkutxa-eramaileak zikin daude, hilkutxa hilobira jaurtikitzen da, eta abar. Jesu Kristo bera berpizten da eta Colini galdetzen dio zergatik ez duen gehiago ordaindu.