Eguraldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 i  e  a 

Eguraldia halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua[1].

Normalean "eguraldiak" elementu meteorologiko hauen aktibitatea luzaro gabe erakusten du. Epea luzeago bada (zenbait urte) klima deritzogu eta klima hori ikertzen duen zientzia klimatologia da. Gaur egun klima aldaeren ikerketak modan daude (klima aldaketa).

Klima eta eguraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguraldia, troposferaren egoeran, haren energia egoera eta egoera horrek sortzen dituen gertaerak zehaztuz, une jakin batean eragiten duten faktoreen ekintzaren emaitza da (lurraren azaletik gertuen dagoen egurats geruza da troposfera; han gertatzen dira eguraldia eta klima eragiten dituzten gorabehera guztiak). Horren arabera meteorologia aro jakin baten egoera jakin bat Lurreko hainbat tokitan gerta daiteke, hartarako behar diren baldintzak gertatzen baldin badira, betiere. Baina azken batean eguraldia ez da leku jakin batean (ohi ez bezala agian) gertatzen ari den zerbaiten une-uneko argazkia baizik, eta leku horretako historia naturalaren une hori ezagutaraztea da duen balio bakarra. Izadia hobeto ezagutu nahian, gertaera jakin hori maiz gertatzen den ala ez (eta, orobat, denboran zehar zer bilakaera izan dezakeen) jakitea da zientzialariei interesatzen zaiena.

Lurrean leku eta une jakin batean gertatzen den eguraldia bere energia egoeraren ondorio da. Bi faktore mota nagusiren arabera aldatzen da eguraldia denboran zehar. Urtearen iragaitzari lotua dagoen erregulartasun zikliko bat duten eragileek eragile multzo bat osatzen dute, eta multzo hori osatzen dutenen artean Eguzkitik datorren energia da eragile nagusia. Erregulartasunik gabeko kausa zorizkoek osatzen dute, berriz, bigarren multzoa. Hodeiak dira multzo horretako adibide bat; troposferara iristen den energia kopuruan eragina duen gertaera maiztasun jakinik gabeko bat dira, alegia.

Bi faktore mota horien elkar eragin bateratutik konbinazio jakin bat gertatzen da une bakoitzean, eta hori da, hain zuzen, eguraldia deitzen dena. Lehenengo faktoreak besterik izango ez balitz, egoera erregularki aldatuko litzateke denboran zehar, eta horrek argi eta garbi aurre ikus daitezkeen gorabehera batzuk mugatuko lituzke, bilakaera grafikoak marrazten eta aldaketa formulak ondorioztatzen lagundu beharko liguketen gorabehera batzuk, hain zuzen. Bigarren faktore taldeak, berriz, zera eragiten du: alegia, une jakin bakoitzari balio bat egokitu ordez egoera multzo bat egokitzen zaiola, eta egoera multzo horretatik bakar bat gauzatzen dela, aldiko. Eta hala, zenbait urtetako irailaren 10eko egunen multzoan, adibidez, energia egoerak guztietan egoera bera zehaztuko lukeen arren, nekez aurkituko dira bi egoera berdin.

Lurraren eguraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Meteorologia
Luis haizerauntsia 1995ean.

Lurraren elementu meteorologiko ohikoak, meteoroez izenez ezagunak, (haizea, ekaitzak, euria, elurra eta txingorra) troposferan jazotzen dira, hau da, atmosferaren beheko partean. Eguzkitik hartutako energiaren arabera aldatzen du eguraldia, segun eta ze angelu duten era horretan berotzen dituzte Lurraren eskualde bakoitzak. Honek tenperatura ezberdinak sortzen du eta berotasunak atmosfera barruko itzulingurua. Guzti hau ikertzen duen zientzia meteorologia da.

Eguraldi estralurtarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jupiterren Orban Gorri Handia.

Adituek diote beste planetatan elementu meteorologikoak Lurraren parekoak direla, baina maila handiagoan. Beste planeten eguraldi sistemak iraunkorrak dira oso; adibidez Jupiterren Orban Gorri Handia 300 urtez dirauen antizikloia da.

Era berean, haizea zakarra izan daiteke oso: Neptunon 400 m/s abiadura neurtu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguraldi Aldatu lotura Wikidatan
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eguraldi mapak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]