Egurra Ta Kitto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egurra Ta Kitto
Datuak
JatorriaAzpeitia (Gipuzkoa)
Musika motaska, rock,punk
InstrumentuakBaxua

Gitarra Bateria Tronpeta Tronboia

Ahotsa
Urteak2008 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mauka
Taldekideak
Iker Vela
Orhantza Alegria
Julen Arrieta
Iñaki Bastida
Iñaki Berastegi
Aitor Letamendia
Lehengo taldekideak
Aritz
Ainara
Gari
Iñigo Mendia
Iñigo Isuskiza
Gorka (Janfri)
Fitxategi:Ooo.jpg
Egurra Ta Kitto

Egurra Ta Kitto 2008an Azpeitian sorturiko ska rock musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko udan sortu zen taldea da. Azpeitiko lokal txiki batean ensaiatzen hasi eta hilabete batzuetan lokalean kantuak sortzen aritu ondoren 2008ko abenduan eman zuten lehen kontzertua. Euskaraz abesten dute hainbat gairen inguruan: Euskal Herriaren zapalkuntza egoera, presoak, tortura, festak, euskera, parranda, maitasuna, sexua, hipokresia...

2010eko martxoan urola-kostako presoen aldeko martxarako "Pausoz Pauso" abestiaz gain beste 6 kanta grabatu zituzten Ondarroako Santos Records estudioan eta "Argituko du" izeneko diska kaleratu zuten. Kontzertu ugari eman ondoren, diska berria prestatzeko denbora bat hartu zuten eta 2011ko martxoan estudiora sartu ziren, "Lurrikara" izeneko lan berria grabatzera. Hurrengo diskoa Zuentzat! izan zen.

2015ean Aritz eta Garik taldea utzi zuten eta hauen ordez Iker eta Julen sartu ziren. Talde honek beste diska bat ere atera zuen,Gure ordua hemen ska doinuak ahaztu gabe apur bat punk-rock aldera jo zuten.

2018an 10 urte izeneko disko berezia kaleratu zuen taldeak, 10 kanta berri eta 8 abesti zahar bergrabatu zituztelarik.

Taldeak 350 kontzertuko langa gainditu du, Euskal Herriko txoko ugaritan joz eta kanpoan ere hainbat kontzertu emanez.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iker Vela, abeslaria
  • Julen Arrieta, baxua
  • Orhantza Alegria, gitarra
  • Aitor Letamendia, tronboia
  • Iñaki Berastegi, tronpeta
  • Iñaki Bastida, bateria


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argituko du (2010)
  • Lurrikara (2011)
  • Zuentzat! (2013, Mauka)[1]
  • Egurra ta kitto (2015, autoekoiztua)[2]
  • Gure ordua (2016, Mauka)[3]
  • 10 Urte (2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zuentzat!. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  2. Egurra ta Kitto. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  3. Gure ordua. (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]