Egutegi elektroniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


KOrganizer, Kontact programa multzoko egutegi aplikazioa.

Egutegi elektroniko bat erabiltzaileei bulego tresna desberdinen bertsio elektronikoak erabiltzen ahalbidetzen dien konputazio programa da, besteren artean egutegia, agenda, direktorio telefonikoa eta kontaktuen zerrenda. Tresna hauek denboraren kudeaketarako programek eskaintzen dituzten ezaugarrien hedapena dira, hala nola idazmahaiarentzako pakete osagarriak eta bulegoetarako sistema zentral automatizatuak.

Gailu hauek egiaztatzen dute, era automatikoan, talde bateko kideen egutegi elektronikoa, denboraren leihoak irekitzen dituzte, bilerentzat ordutegi alternatiboak proposatzen dituzte, juntak programatzen dituzte eta posta elektronikoaren bidez hitzorduak sortu eta partaideei abisatzen/gogorarazten diete.

Moeta honetako programarik sinpleena Unixeko cal komandoa da, soilik urteko edo hilabeteko egutegia aurkezten duena.

Trukaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linean dauden programa ezberdinen arteko egutegi elektronikoen elkar trukaketa Google Calendar edo Windows Live Calendario bezalako programen bidez egiten da.

Programa lokalak (Adibidez Mozilla Thunderbird, Microsoft Outlook edo Vista's Calendar programentzako Lightning hedapena) lehen instantzian berariazko erabiltzaile bati aplikatzen zaizkie, honek bere agenda propioa maneia dezan. Beharrezkoa bada, trukaketa interneteko zerbitzari baten bidez ere egin daiteke.

Erabiltzaile baten profila sareko unitate partekatu batera esportatzea baimentzen duten programentzat,Mozilla Sunbird bezala, bi gertaera aldi berean agendaren fitxategiaren bi data desberdinetan idazteko arazoa file locking sistema bat aplikatzean konpontzen da, agendaren fitxategian aldi berean erabiltzaile bakar bat sartuko dela ahalbidetzen duena.

Trukaketak ere erabiltzaileen artean datak sinkronizatzeko balio dezake.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egutegi elektroniko Aldatu lotura Wikidatan