Eguzki-irteera
Wikipedia(e)tik
Eguzki-irteera Bristolgo ubidean.
Eguzki-irteera ekialdean, zeruertzaren gainean eguzkiaren goiko adarra agertzen den unea da. Ezin dugu eguzki-irteera eta egunsentia nahasi, azkena eguna argitzen hasten den unea delako[1], krepuskulua bukatzen duena hain zuen ere. Atmosferaren errefrakzioaren ondorioz, eguzkia horizontearen azpian denean ikus daiteke eta, beraz, bai eguzki-irteera eta bai sarrera ilusio optikoak besterik ez dira.
Eguzkiaren irteera latitude eta urteko egunaren arabera aldatzen da[2] eta egun jakin batzuetan ekinokzio eta solstizioak sortzen ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Egunsenti, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=egunsenti
- ↑ Starry Night Times - 2007ko urtarrila
|
|||||||||