Eguzkiaren Tenplua (Tintin)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzkiaren Tenplua» orritik birbideratua)
Eguzkiaren Tenplua (Tintin)
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data1949
IzenburuaLe Temple du Soleil
Jatorrizko herrialdeaBelgika
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure comic (en) Itzuli
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1946ko abenduaren 19a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPeru
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Kristalezko 7 bolak Eguzkiaren Tenplua (Tintin) Land of Black Gold (en) Itzuli

Eguzkiaren Tenplua (frantsesez: Le Temple du soleil) Tintinen abenturak komiki bildumako 14. alearen izena da, Herge artista belgikarrak idatzi eta marraztutakoak. Lehenik Tintin aldizkariaren orrialdeetan agertu zen, 1946ko irailaren 26a eta 1948ko apirilaren 22a bitartean. Liburu oso gisan, lehen aldiz 1949an argitaratu zen.

Abentura hori bilduma saileko 13. abentura Kristalezko 7 bolak komikiaren jarraipena da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tintin eta Haddock kapitainak Perura bidaiatu dute, Tornasol irakaslea aurkitu nahian, herrialde hartara doan Pachacamac izeneko itsasontziaren barnean, baina ezin dute laguna askatu. Ikerketa askoren ondoren, irakaslea oihanaren erdian dagoen tenplu inka batean egon litekeela konturatu dira —inken azken finkalekuan— eta, beraz, harantz joatea erabaki dute.

Andeak eta oihana gurutzatu ondoren ( gidari lana egin dien Zorrino izeneko tokiko gazte baten laguntzaz), tenplura iritsi dira. Inkek preso hartu dituzte, eta Tornasolekin batera sakrifikatu behar dituztela jakin dute. Azkenik, Tintin, amarru batez baliatuz (hantxe gertatutako eklipse baten berri baitu) guztiak aske geratu eta elkarrekin itzuli dira.

Akats historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen salbazioaren arrazoia eklipse bat izateak akats historikoa da, inka kultura aztertuz gero: izan ere, haien gurtza erlijiosoa izar hartantxe oinarritzen zen. Inka apaizek eguzkiaren mugimenduak ondo baino hobeto zekizkiten eta, beraz, bazekiten eklipseak noiz ziren.

Tenpluaren kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa askoren ondoren, eta komikian ikusten den eklipsea kontuan hartuta, zientzialari batzuek tenplua Manausen kokatu dute.


Aurrekoa
Kristalezko 7 bolak
Tintinen abenturak
1949
Ondorengoa
Tintin urre beltzaren lurraldean

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]