Eguzkiaren gerrikoa

Koordenatuak: 32°N 100°W / 32°N 100°W / 32; -100
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sun Belt edota Eguzkiaren Gerrikoa, gorriz adierazia.

Eguzkiaren Gerrikoa (ingelesez Sun Belt)[1] Ozeano Atlantikoaren hego-ekialdeko kostaldetik Ozeano Barearen hego-mendebaldeko kostaldera hedatzen den AEBtako eskualde bat da. Bertan 37 eta 38 latitudeen artean kokatzen diren estatuak barne daude. Sun Belt eskualdeak herrialde barneko emigrazioari esker biztanleriaren gorakada pairatu du, batik bat jaiotze tasaren hazkundea eta etorkinen eraginari esker.

Arizona, Kalifornia, Florida, Nevada, Mexiko Berria, Texas, Georgia eta Hego Karolina estatuak Eguzkiaren Gerrikoa edo Sun Belt delakoaren barnean daudela jo ohi da; Luisiana, Mississippi eta Alabama estatuak ere barnean sar daitezke. Zenbaitek Arkansas, Kolorado, Ipar Karolina eta Tennessee estatuak ere berau osatzen dutela diote, nahiz eta azken estatu hauen klima gainontzekoena baina "negutiarragoa" izan. Dena dela, estatu guzti hauek urteko bataz besteko egun eguzkitsu kopuru handia dute. Sun Belt eskualdeko hiri garrantzitsuenak honako hauek dira:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

32°N 100°W / 32°N 100°W / 32; -100