Ehecatl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Quetzalcoatl-Ehécatlen irudia Borgia Kodexean

Nahuatlez ehecatl hitzak soilik haizea esan nahi du. Azteka mitologian eta Erdialdeko Amerikako beste herri batzuentzat Ehecatl haizearen jainkoa zen. Ohi Quetzalcoatl edo lumadun sugearen manifestazioetako bat bezala interpretatzen da, Ehecatl-Quetzalcoatl izena hartuz, bizidunen hatsean eta landaketetarako euridun hodeiak dakartzaten haizexketan agertuz. Sorkuntzako jainkorik nagusienetako bat da, baita munduaren sorreraren mitologietako heroi kulturala ere.[1]

Bere hatsak Eguzkiaren mugimendua abiarazten du eta euria iragarri eta alde batera egiten du. Bizitza ematen dio bizirik ez duenari. Mayahuel izeneko neska gizaki batetaz maitemindu zen eta gizadiari maitatzeko ahalmena eman zion, Mayahuelek jainkoaren pasioari erantzun ahal ziezaion. Bere maitasuna zuhaitz eder batez sinbolizatua izan zen, Ehecatl lurrera iritsi zen tokian hazten dena.

Azteka mitoaren arabera, bosgarren eguzkia sortu ondoren, hau zeruko toki batean geldi zegoen, Ilargia bezala, Ehecatlek putz egin eta abian jarri zituen arte.

Ohi moko formako aho mozorro batekin irudikatzen zen. Mozorro horrekin euriaren jainkoa zen Tlalocentzako eta euriaren jainko txikiagoak ziren Tlaloqueentzako bidea garbitzen zuen. Batzuetan bi mozorrorekin irudikatzen zen. Marraskilo bat du paparrean, haizea marraskilo hori jotzeko erabiltzen baita eta haizearen soinua irudikatzen du.

Ehecatlen omenezko monumentua Pino Suárez geltokian

Bere tenpluek ohi zirkulu forma izaten zuten, haizearekiko erresistentzia gutxiago izateko eta bere zirkulazioari laguntzeko. Batzuetan lau puntu kardinalekin lotzen zen, haizea hara eta hona baitabil norantza guztietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Taube, Karl A.: Aztec and Maya Myths. University of Texas Press, 1993,31 or. ISBN 0-292-78130-X, 9780292781306.