Euskal Irrati Telebista

Wikipedia(e)tik
(EiTBtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Irrati Telebista
Logo-eitb-nuevo.gif
Mota Erakunde publikoa
Sektorea Telebista
Sorrera 1982
Egoitza Bilbo (Bizkaia)
Presidentea Alberto Surio
Merkatuak Euskadi
Salmentak Telebista, Irratia, Internet
http://www.eitb.com
EiTBren antzinako Iurretako egoitza

Euskal Irrati Telebista (EiTB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da eta 1982an Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, euskara normalizatzeko helburuarekin. Eusko Legebiltzarraren agindupean dago.

Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB Sat eta EiTB Irratia kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Erakunde hau Euskadiko autonomia erkidegoko erakundea da, baina bere kateek Iparralderako eta Nafarroarako emititzen dute.

Gaur egun enpresa talde bat da, zeina hurrengo hauek osatzen duten:

  • EiTB: talde osoaren zerbitzu komunak barnean hartzen du. Bere "bidaltzaile" nagusia Bilbon (Bizkaia) kokaturik dago, Bilboko Erakusketa Azoka ohia zegoen eraikinean. Gainera, saioak ekoizteko zentro bat du Donostiako Miramon auzoan. 1982ko abenduaren 31n hasi zen emititzen Carlos Garaikoetxea lehendakariaren mezu batekin.
  • ETB (Euskal Telebista): telebista saioak ekoizten eta seinalea emititzen duen enpresa. Donostiako Miramon auzoan ekoizpen zentro bat dauka, zeinak estudio eta plato batzuk dauzkan, hala nola produkzio-ondoko eta grafismorako gela batzuk. Bilbotik emititzen da (saioak eta albistegiak). Han, bi estudio daude, bat 250 metro karratuko plato batekin eta 150 metro karratuko beste batekin. Berriemaileak ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan, Iruñean, Bartzelonan, Madrilen, New Yorken, Ekialde Ertainean eta Bruselan. Bilbotik bost telebista kanal emititzen dira:
    • ETB 1 (Betizu barne) (Euskal Telebistako lehen katea da eta euskaraz hutsean emititzen du).
    • ETB 2 (Telebistako bigarren katea da eta gaztelaniaz emititzen du).
    • ETBK Sat (Kirol katea nagusiki EAErako).
    • Canal Vasco (Gaztelaniaz emititzen da eta gehienbat Amerikako euskaldunentzat, satelite bidez).
    • ETB Sat (mundu osorako emititzen ditu ETB1 eta ETB2ren eduki onenak, LTD bidez).
    • ETB 3 (2008. urtean martxan jarri den 3. telebista).
    • ETB 4 (2009-2011 bitartean kate berri bat sortzeko egon zen proiektua).
  • Radio Euskadi: Bilbotik eta gaztelaniaz emititzen duen irrati orotarikoa da.
  • Euskadi Irratia: Donostiatik eta euskaraz emititzen duen irrati orotarikoa da.
  • Euskadi Gaztea (Gaztea): Donostiatik euskaraz emititzen duen gazteentzako irrati-formula musikala.
  • EiTB Irratia: Musika, kultura eta ekitaldi bereziak ardatz dituen irratia, modu digitalean emititzen duen lehenengoa EiTBn. Euskaraz eta gaztelaniaz ematen ditu saioak.
  • Radio Vitoria: Gasteizen kokaturikoa, Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen EiTB Taldea sortzeko. Arabako lurralde osorako emititzen du gaztelaniaz.
  • EiTB.net: Interneteko edukiak zabaltzeko eta webguneak sortzeko eta mantentzeko esleituta dago. 2004. urtean sortu zen. Bere egoitza Zamudioko (Bizkaia) Teknologi Parkean dago. Elkarte honen barruan dago:
    • eitb.com, EiTBren ataria da Interneten. Gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak dauzka.

[aldatu] Zuzendariak

EiTBren zuzendariak 1982tik hauek izan dira:

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Euskal Irrati Telebista
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak