Eibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eibar

 Gipuzkoa
Eibarko ikuspegia.
Eibarko ikuspegia.
Eibarko bandera

Eibarko armarria

Izen ofiziala Eibar
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debabarrena
Alkatea Miguel de los Toyos (PSE-EE)
Herritarra eibartar
Koordenatuak 43°11′2″N 2°28′24″W / 43.18389°N 2.47333°W / 43.18389; -2.47333Koordenatuak: 43°11′2″N 2°28′24″W / 43.18389°N 2.47333°W / 43.18389; -2.47333

Gipuzkoa municipalities Eibar.JPG

Eremua 24,78 km2
Garaiera 124 m
Distantzia 45 km Donostiara
Posta kodea 20600
Biztanleria 27.396 bizt. (2011)
Dentsitatea 1.105,57 bizt./km²
Sorrera 1346 hiri gutuna
http://www.eibar.es

Eibar Gipuzkoako Debabarrena eskualdeko udalerririk handiena da. Bizkaiaren mugakide da, Ermua, Mallabia eta Zaldibar herriekin, hain zuzen ere, eta, gainera, Debabarreneko Soraluze eta Elgoibarrekin eta Debagoieneko Bergara eta Elgetarekin ere egiten du muga.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Auzoak [aldatu]

Baserri-auzoak [aldatu]

Eibarren bost baserri-auzo daude:

Hedadurari dagokionez, Kiñarraga-Otaola auzoa da handiena. Izan ere, ez da benetako auzoa, zenbait auzune txikiagoren batura baizik (Otaola, Urki, Kiñarraga...). Inguru horretan nekez jotzen du eguzkiak eta herri-basoak izan dira nagusi beti. Historian zehar baserri gutxi jaso dira Kiñarraga-Otaola inguruan, eta sortu diren bakarrak, gehienbat, herritik gertu eraiki dira. Eibar handitu ahala, baserriak galtzen joan dira, ordea.

Baserri kopuruaren arabera, Mandiola da auzorik handiena eta aberatsena. Gorostan eta Arraten ere badira hainbat baserri eta baseliza. Hala ere, hiru auzo horiek nahiko txikiak dira eta oso lotura estua izan dute herrigunearekin.

Baserri auzo horiei balle ere esaten zaie Eibarko euskaraz, baina berba hori bere horretan erabili barik baizik eta izenari lotuta. Honela: Kiñarra-balle, Arrate-balle, Gorosta-balle, Mandiola-balle[1] eta Agiña-balle. Ez dago argi nola idatzi behar diren izen konposatu hauek: Gorosta-Balle, Gorosta-balle, Gorosta Balle ala Gorostaballe. Artikuluarekin ere erabiltzen dira batzuetan: Gorostaballiak (NORK kasuan).

Bost auzoen artean berezi eta bakartuena Agiñaga da. Ixua mendiaz bestalde dagoenez, Artibai ibaiaren arroan, Eibarko herrigunearekin hartu-eman txikiagoa izan du eta haren izaera berezia du, eliza, eskola, kanposantua, taberna eta abarrekin. Hizkera aldetik, Markinako hizkeraren eragin nabarmena dauka, Eibarkoaren ezaugarriak gordetzen dituen arren.

Eibarko udaletxea Untzaga plazan

Herriguneko auzoak [aldatu]

Ekonomia [aldatu]

Ekonomiaren arloan, Eibar hiriak beti izan du metalarekin zerikusia duen industriarik. Gaur egun, Eibarko ekonomia metalen eraldatzean oinarritzen da, bereziki autoen atalak egiteko, baina horrez gain, makina erreminta, armak eta mikrofusioa nabarmentzekoak dira.

Demografia [aldatu]

Gipuzkoa eta Bizkaiko beste herri batzuetan bezala, Eibarren ere biztanleriaren hazkunde handia gertatu zen XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadan. Eskualdearen hazkunde begetatiboaz gain, Espainiatik etorkin asko iritsi ziren, Gipuzkoako garapen ekonomikoak sortutako eskulan eskaria betetzera.

1980ko hamarkadan populazioaren gainbehera hasi zen, krisialdi ekonomikoaren eraginez. Biztanleen galera ez da eten, nahiz eta XXI. mendearen hasieran pixka bat moteldu zen.

Biztanleriaren bilakaera [aldatu]

Administrazioa [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Eibarko alkateen zerrenda

Miguel de los Toyos (PSE) da herriko alkatea.

Udalerri Hauteskundeak Eibarren
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 35,4% 9 48,1% 11
Bildu 25,88% 6 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 18,49% 4 22,19% 5
Alderdi Popularra (PP) 7,83% 2 8,3% 1
Aralar 4,49% 0 - -
Ezker Batua-Berdeak (EB-B) 4,04% 0 - -
Hamaikabat (H1!) 2,11% 0 - -
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/A) - - 10,61% 2
Eusko Alkartasuna (EA) - - 9,24% 2

Kultura [aldatu]

Kirolak [aldatu]

SD Eibar da herriko futbol talde garrantzitsuena, Espainiako futbol ligako bigarren B mailan dagoena.

Eibarko Klub Deportiboak 2500 bat bazkide biltzen ditu 12 kirol eta kultur ekintzatan.

Eibarko euskeria [aldatu]

Eibarko euskara (euskeria) mendebaleko euskalkia edo bizkaieraren aldaera da.

2009. urtean 14.400 euskaldun zeuden Eibarren, hau da, herritarren %52,6.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Eibartar ezagunak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Eibartar ezagunen zerrenda

Eibarkoak ditugu, besteak beste, Juan Antonio Mogel eta Juan San Martin idazleak eta Ignacio Zuloaga margolaria.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Eibarko Hiztegia

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Eibar
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa