Eider arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eider arrunt
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Anseriformes
Familia: Anatidae
Generoa: Somateria
Espeziea: Somateria mollissima
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa

Eider arrunta (Somateria mollissima) Anatidae familiaren hegaztia da, Somateria generoan arruntena dena[2]. Europa, Ipar Amerika eta ekialdeko Siberiako iparraldeko kostaldeetan bizi den hegazti hau neguan hegoalderantz migratzen da.

60 bat cm izaten da luze. Itsasaldeko hegaztia da, eta iparraldeko lurraldeetako itsasertzetan bizi da. 500.000 eider inguru daude Islandian. Ez neguoro, baina tarteka migratzen du hegoaldera, eta Espainian eta Portugalen ere ikus daiteke inoiz. Ur azpira sartuta harrapatzen dituen arrainak eta beste zenbait animalia txiki janez elikatzen da. Habiaren barrua luma txikiz estaltzen du eta leku batzuetan, Norvegian batez ere, burukoak, koltxoiak eta ohe estalkiak (ederdrohnt) egiteko erabiltzen dituzte haren lumak. Debekatua dago eiderrak harrapatzea.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieak sei aspiespezie ditu:

  • Somateria mollissima mollissima (Europar eiderra)
  • Somateria mollissima faeroeensis (Faroear eiderra)
  • Somateria mollissima v-nigra (Ipar Bareko eiderra)
  • Somateria mollissima borealis (Ipar Atlantikoko eiderra)
  • Somateria mollissima sedentaria (Hudson badiako eiderra)
  • Somateria mollissima dresseri (Amerikar eiderra)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eider arrunt Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Somateria_mollissima


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.