Eiffel dorrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eiffel dorrea
Paris 06 Eiffelturm 4828.jpg
Eiffel dorrearen irudia.
Udalerria Paris
Herrialdea  Frantzia
Koordenatuak 48°51′30″N 2°17′40″E / 48.85833°N 2.29444°E / 48.85833; 2.29444Koordenatuak: 48°51′30″N 2°17′40″E / 48.85833°N 2.29444°E / 48.85833; 2.29444
Garaia 1887 eta 1889 artean eraikia
Eiffel dorrea non dagoen adierazten duen Paris-ko/-go/-eko mapa
Eiffel dorrea
www.tour-eiffel.fr

Eiffel dorrea (frantsesez Tour Eiffel) Gustave Eiffel ingeniari frantsesak Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitako burdinezko egitura da. 1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik.

324 metroko garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua (eraiki berria zegoenean 7.300 tonako pisua zuen). Berez dorreak 350 metroko garaiera izan behar zuen, baina bizilagunak beldur ziren harri bakar bat ez zuen eraikin berri hura ez ote zitzaien gainera etorriko, eta azkenean garaiera gutxitu egin zen 300 metrora (azkeneko 24 metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu zenean).

200 langilek hartu zuten parte eraikuntzan eta 18.038 burdin atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz.

Garaiko artisten iritziaren kontra eraiki zen, hauek burdinazko munstrotzat hartu baitzuten. Baina gaur egun dudarik gabe Frantzia eta Parisko ikur nagusia da. Munduko monumenturik ikustatuena da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eiffel dorrea Aldatu lotura Wikidatan