Eino Leino
Wikipedia(e)tik
Eino Leino finlandiar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (Paltamo, Ouluko herrialdea, 1878 - Tuusula, 1926). Helsinkiko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, egunkari liberaletan lan egin zuen kritikari gisa. Finlandiako alegietan oinarrituriko poema lirikoak idatzi zituen batez ere. Obra nagusiak: Maaliskuun lauluja (1896, Martxoko kantuak), Helkavirsiä (1903), Talviyö (1905, Neguko gaua), Halla (1908, Ihintza) eta Simo Hurtta (1904-1919, Simo polizia).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.