Eira barbara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eira barbara
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaEira
Espeziea Eira barbara
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia66 egun
Masa100 g (pisua jaiotzean)
Kumaldiaren tamaina2

Eira barbara, eirá, irará, tayra edo cabeza de viejo Mexikotik Argentinarainon hedatzen den ugaztun haragijalea da, Mustelidae familiakoa. Baso eta oihanetan bizi da.

58 zentimetrotik 75era neurtu ditzateke, 42 zentimetroko isatsarekin. 5 kilogramo inguruko pisua dute. Burua zabala da eta handia gorputzaren tamainarekin alderatuz gero. Gainontzeko mustelidoek baino buru handiagoa dute. Hankak erlatiboki luzeak dira. Larrua beltza, sepia edo arrea izan daiteke, nahiko uniformea.

Ugaztun txikiez elikatzen da, baita narrasti eta txoritxoez. Askotan etxabereak ere jaten dituzte. Fruituak ere jan ditzakete eta egunez zein gauez mugitzen dira. Zuhaitzetako zuloetan eta beste animalia batzuek eginiko zuloetan bizi dira. Urtero emeek 2 eta 4 kume arteko kumaldiak dituzte.