Eisleben

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eisleben

 Saxonia-Anhalt
Lutherstadt Eisleben Markt.jpg

Eislebengo armarria

Izen ofiziala Lutherstadt Eisleben
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Saxonia-Anhalt
Mansfeld-Südharz
Alkatea Jutta Fischer
Herritarra eislebendarra
Koordenatuak 51°31′00″N 11°33′00″E / 51.51667°N 11.55000°E / 51.51667; 11.55000Koordenatuak: 51°31′00″N 11°33′00″E / 51.51667°N 11.55000°E / 51.51667; 11.55000
Eisleben non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Eisleben
Eremua 143,81 km2
Garaiera 114 m
Posta kodea 06295
Biztanleria 25.489 bizt. (2010)
Dentsitatea 177,24 bizt./km²
Matrikula MSH
http://www.lutherstadt-eisleben.de/

Eisleben Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da, Martin Lutherren jaioterria delako ospetsua dena. Berez izen ofiziala Lutherstadt Eisleben da, hots, "Lutherren hiria den Eisleben".

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eislebenen lehenengo aipamena 997koa da, Islebia izeneko merkatua aipatzen baita urte hartako idatzi batean. Herriaren lehenengo aipamena berriz 1180koa da. Meatzaritza izan da Eislebenen jarduera ekonomiko nagusia historian zehar. Mansfeldeko Dukeen esku egon zen 1780an Saxoniako Hauteserrian sartu zen arte. Napoleondar Gerren ondoren Prusia jabetu zen hiriaz eta honek Saxoniako probintzian sartu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eisleben eta Wittenbergeko Luteroren memorialak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Luthers Sterbehaus Eisleben.jpg

Martin Luther hil zen etxea

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 783
Kokalekua AlemaniaAlemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Martin Luther bertan jaio zen 1483ko azaroaren 10ean. Hans Luther aita meatzaria zuen. Urtebete zuela Mansfeldera bizitzera joan zen familia eta ondoren Martinek Wittenbergen pasa zuen biziaren zatirik handiena. bere azken sermoia Eislebenen eman zuen 1546an.

Bera jaio zen etxea eta hil zen etxea Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1996an, bai eta azken sermoia eman zuen San Petri eta San Paulo eliza ere.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eisleben Aldatu lotura Wikidatan