Ekialde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ekialde (argipena)»
Puntu kardinalak

Ekialdea edo sortaldea lau puntu kardinaletariko bat da. Lurraren errotazioaren norabidea eta norantza daukana. Meridianoaren perpendikularrak sortutako norabideetako bat da. Hitzarmenez, gizartean eta zientzian onartuena ekialdea mapen eskumaldean agertzea da (irudiko iparrorratzean bezala).

Jakin beharra dago, mendebaldea bezala, ekialdea ez dela puntu zehatza; hau da, ez dago Mendebaldeko polorik. Gelditu gabe ekialderanzko higidura mantentzen bada leku berera ailegatuko da zirkunferentzia osoa egin ostean.

Izenak esaten duen bezala (sortaldea) Eguzkia altxatzen den horizonteko tokia da. Beraz, kokatzeko formarik errazena bertara begiratzea da; hegoa eskumatara geldituko da, iparra ezkerretara eta mendebaldea atzean.

Munduaren ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, erabiltzen da ekialdea Asia izendatzeko. Hauek baitira antzinako Txina, Japonia eta bestelako kulturen oinordekoak eta Asia mapetan Europaren eskumaldean agertzen zenez horrela izendatu zen.

Beste batzuetan, Ekialdeko herriak erabiltzen da bloke komunista izendatzeko, hau da, Varsoviako itunaren sinatzaileak izendatzeko. Gaur egun, itun hori indarrean ez egon arren, erabiltzen jarraitzen da; batez ere Ekialdeko Europa esaterakoan. Azken termino hau Varsoviako itunaren zinatzaile Europarrei edo SESBren nolabaiteko eragina jasan zuten herriei esleitzen zaie (Alemania, Austria eta Italiaren ekialdean daudenak, Iparraldekoak kontatu gabe).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]