Ekialdeko Berlin
Wikipedia(e)tik
|
Ekialdeko Berlin (Ost-Berlin) |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Berlin, Hauptstadt der DDR (Berlin, AEDko hiriburua) | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
- |
||
| Herritarra | ekialdeko berlindar | ||
| Koordenatuak | |||
| Matrikula | |||
| Aurrezenbakia | |||
Ekialdeko Berlin (alemanieraz: Ost-Berlin) Munduko Bigarren Gerraren amaieratik (1945) Sovietar Batasunaren menpean zegoen Berlingo zatia zen. Beranduago Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (AED) hiriburu izango zen. AEDren hiritarrek Berlin deitzen zuten.
[aldatu] Historia
1961tik 1989ra, Berlingo harresiak banatzen zuen Mendebaldeko Berlinetik. 1990an, harresiak burutzen zuen banaketa desegin eta Berlin osoa Alemaniako hiriburu izatera pasa zen Alemaniako batzea gauzatuz.
[aldatu] Ekialdeko Berlingo barrutiak
Hamaika zati edo barrutitan banatua zegoen Ekialdeko Berlin:
- Friedrichshain
- Hellersdorf (1986tik 1990ra)
- Hohenschönhausen (1985tik 1990ra)
- Köpenick
- Lichtenberg
- Marzahn (1979tik 1990ra)
- Mitte
- Pankow
- Prenzlauer Berg
- Treptow
- Weißensee (1985tik 1990ra)