Ekialdeko Sierra Madre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ekialdeko Sierra Madreren "M"aren ikuspegia Monterreyerdialdetik ikusia
Sierra Madres of Mexiko.jpg

Ekialdeko Sierra Madre[1] 1.350 kilometro inguruko luzera duen mendikate bat da. Grande ibaiaren hegoaldetik hedatzen da eta Mexikoko Golkoarekiko paraleloan doa Ardatz Neobolkanikoarekin elkartu arte, Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerika banatzen dituena. Ekialdeko Sierra Madrek AEBetako Texas estatua eta Mexikoko Tamaulipas, Tlaxcala, Hidalgo, San Luis Potosí, Coahuila eta Nuevo León zeharkatzen ditu beste batzuen artean.

Mendilerro hau itsas jatorriko harkaitz sedimentarioen tolesduraren ondorioz sortu zen, eozenoan, orogenia Laramidearen garapenean. Mendilerro honetako tontorrak 2.000 eta 3.000 metro bitarteko altueran daude. Zutabe litologikoak 3.000 metroko sendoera hartzen du. Kretazikoko harkaitz sedimentarioak dira sendoenak sendoeran, eta akuiferoak sortzen dituzte euren unitate karstifikatuetan.

Ekialdeko Sierra Madreren tontorrik garaienak, guztiak 3700 metrokoak Cerro San Rafael, Cerro el Morro, Cerro el Potosí eta Sierra de la Marta dira, baina horien artean, isolazioa eta tontor prominentzia, handiagoa da aipaturiko lehenean, Cerro San Rafaelen, Coahuila estatuan kokatua, Jamé eta Los Lirios usetatik gertu. Ekialdeko Sierra Madren landaretza eta fauna dibertsitate handia dago, bertako espezieetatik asko endemikoak direlarik.

Ekialdeko Sierra Madreren zatirik gehiena Mexikon dagoen arren, mendilerro honetakoak dira baita ere Texas hegomendebaldeko Chisos Mountains eta Big Bend parke nazionala apenas banandua Iparraldeko Grande ibaiaren bidez, bertako landare eta animaliak, Mexikoko aldean daudenen oso antzerakoak baitira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekialdeko Sierra Madre Aldatu lotura Wikidatan