Ekialdeko Nilandia
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da sikret8 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
|
Ekialdeko Nilandia |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Berezko izenak: - Finlandieraz - Suedieraz |
Itä-Uudenmaan maakunta Östra Nylands landskap |
||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Porvoo | ||
| Udalerri-kopurua | 2 hiri (kaupunki) 5 udalerri (kunta) |
||
| Hizkuntza ofiziala | Finlandiera Suediera¹ |
||
| Agintaria | Jaakko Mikkola | ||
| Lurralde historikoak | Nilandia | ||
| Azalera -Ur-azalera |
5.499,47 km² 2.797,63 km² (%50,87) |
||
| Biztanleria Dentsitatea |
94.066 (2010.02.28) [1] 34,82 bizt/km² |
||
| Eskualdeko arraina Eskualdeko hegaztia Eskualdeko landarea Eskualdeko ugaztuna |
Itsas-amuarraina Enara Eztul-belarra - |
||
| Webgune ofiziala | (Errusieraz) (Finlandieraz) (Ingelesez) (Suedieraz) |
||
Ekialdeko Nilandia (finlandieraz: Itä-Uusimaa; suedieraz: Östra Nyland) Finlandiako hegoaldean zegoen eskualde bat zen. 2011ean Nilandiarekin bat egin zuen.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Eskualde hau antzina Ilandia lurraldearen barne zen, Uusimaa eskualdearekin batera. 1155. urtean, probintzia, suediarren esku gelditu zen. Hauek, ekarpen asko egin zituzten bertako gizarte atzeratuan. Hala ere, haien hizkuntza zapaldu eta kristautasuna, eta ondoren luteranismoa, inposatuak izan zitzaizkien biztanleei. XVI. mendean Ilandia lurraldean jaiotako Mikael Agricola apaizak lehenengoz finlandiera idatzi zueun suediarren zapalkuntzaren gainetik.
1721. urtean, probintzia, Errusiaren menpe gelditu zen, hauek, biztanleak suediarren zapalkuntzatik babestuko zituztela hitzeman ondoren. Probintzia osoa 1812. urtean Errusiak menperatu ostean, Finlandiako Dukerri Handia osatu zuen Finlandiak Errusiaren barnean. 1860. urtean sortutako nazionalismo baten ondorioz, finlandiera berreskuratua izan zen eta independentzia grinak, 1918. urtean independentzia lortzea ekarri zuen. II. Mundu Gerrako gudak Ekialdeko Uusimaa eskualdetik gertu gertatu ziren eta bertako biztanleak oraindik beraien herritara iristea lortu zuten soldadu zaurituak gogoratzen dituzte.
Banaketa [aldatu]
[[Fitxategi:|240px|right|Ekialdeko Nilandiako udalerrien mapa]]
| Z | Udalerria | Mota | Biztnl. | Azalera | Barrutia |
| 1. | Askola | Kunta | 4.829 | 218,07 km² | Porvoo barrutia |
| 2. | Lapinjärvi – Lappträsk | Kunta | 2.915 | 339.36 km2 | Loviisa barrutia |
| 3. | Loviisa – Lovisa | Kaupunki | 15.582 | 1,751.58 km² | Loviisa barrutia |
| 4. | Myrskylä – Mörskom | Kunta | 2.011 | 206,36 km² | Porvoo barrutia |
| 5. | Porvoo | Kaupunki | 48.687 | 665,00 km² | Porvoo barrutia |
| 6. | Pukkila | Kunta | 1.996 | 145,96 km² | Porvoo barrutia |
| 7. | Sipoo – Sibbo | Kunta | 18.123 | 342,64 km² | Porvoo barrutia |
Txantiloi:Ekialdeko Nilandiako udalerriak
Leku aipagarriak [aldatu]
Eskualdea suediarren menpe denbora asko iraun ondoren Finlandieraz aparte Suedieraz ere hitz egiten den lurraldea dugu, nahiz eta azkenengoa geroz eta ahaztuagoa duten gaur egungo gazteak. Hizkuntza aldaketen ezberdintasuna, herri eta munizipioen izenean datza, non herriaren arabera bi hizkuntzen izena edo bakarrarena onartua dago.
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Väestorekisterikeskus 2010.02.28
| Finlandiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Åland (lurralde berezia) • Erdialdeko Finlandia • Erdialdeko Ostrobotnia • Hego Karelia • Hego Ostrobotnia • Hego Savonia • Ipar Karelia • Ipar Ostrobotnia • Ipar Savonia • Jatorrizko Finlandia • Jatorrizko Tavastia • Kainuu • Kymenlaakso • Lappi • Ostrobotnia • Nilandia • Päijänne Tavastia • Pirkanmaa • Satakunta |
||