Ekilore olio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekilore olio
olio eta hazi olio
Historia
Honen produktuaEkilore

Ekilore olioa edo ekilore-olioa ekilorearen (Helianthus annuus) hazietatik ateratzen den olioa da. Giza elikaduran asko erabiltzen da, eta baita kosmetikogintzan, emoliente gisa, eta bioerregaiak egiteko ere.

Produkzio modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore olioaren produkzioak fase hauek ditu [1] :

  • Azala kentzea. Haziak garbitzen dira, lohitasunak kenduz. Azalak energia sortzeko eta aziendak bazkatzeko baliatzen dira.
  • Ehotzea eta olio ateratzea. Haziak xehatu eta prentsatzen dira. Olioa ateratzeko disolbatzaileak (hexanoa) erabiltzen dira.
  • Fintzea. Fase honetan lohitasunak kendu eta olioaren garraztasuna gutxitzen da.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore olio arruntaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa %7
azido estearikoa %5
monoasegabeak azido oleikoa %19
poliasegabeak azido linoleikoa %68
azido alfa linolenikoa %1

Oleiko ugariko ekilore olioak, berriz, honelako osaketa du[3]:

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa %3,7
azido estearikoa %4,3
monoasegabeak azido oleikoa %82,6
poliasegabeak azido linoleikoa %3,6
azido alfa linolenikoa %0,2

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza elikaduran oso erabilia da. E bitaminan oso aberatsa da eta gantz-azido ase gutxi dauka. Bere ezaugarriak ez galtzeko, gordinik erabiltzea gomendatzen da eta, frijitzeko erabiltzekotan, gehiegi ez berotzea. Oleiko ugariko ekilore olioa ere merkaturatzen da. Izenak adierazten duen bezala, olio mota hau odol-hodientzat eta bihotzarentzat onuragarria den azido oleikoan aberatsa da [4] .

Munduko ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekilore olioa munduan gehien kontsumitzen den laugarren landare olioa da. 2018an munduan 18 milioi tona produzitu ziren[5].

Pos. Herrialdea Tonak
1  Ukraina 5.148.606
2  Errusia 4.642.815
3  Argentina 1.304.700
4  Turkia 990.000
5  Hungaria 694.200
6  Frantzia 615.000
7  Espainia 525.300
8  Errumania 514.671
9  Bulgaria 486.600
10  Hego Afrika 296.500

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El aceite de girasol Eroski Consumer
  2. Fats, Oils, Fatty Acids, Triglycerides Scientificpsychic.com
  3. Sunflower Oil[Betiko hautsitako esteka] Triedtastedserved.com
  4. Olio motak: Guztiak ez dira oliba Eroski Consumer
  5. «FAOSTAT» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]