Ekiloreak
| Ekiloreak (4. aldaera) |
| Vincent van Gogh, 1888 |
| olioa oihalean |
| 92 × 73 cm |
| National Gallery |
Ekiloreak (frantsesez Les Tournesols, nederlanderaz Zonnebloemen) 1888 eta 1889 bitartean Vincent Van Goghek margotutako 7 olio-pinturen multzoa da, bi segidan eginda.
Natura hildaren multzo honetan hamabost ekiloreko hiru margolan eta hamabi ekiloreko beste bi nabarmentzen dira. Arlesen zegoela, 1888ko abuztuan, margotu zuen lehenengoa, hamabi ekilorekoa, egun Municheko Neue Pinakothek musoean dagoena. Paul Gauguin laguaren logela apaintzeko margotu zituen, 1889ko urtarrilera arte.
Ekiloreak bizitzaren etapa guztietan agertzen dira, loraldietatik ihartzeraino. Erabilitako horien gama zabala nabarmentzen da, berritzailea garai hartan hori batzuk sortu baitzituen Van Goghek.
1987an Yasuo Goto japoniarrak 40.8 milioi euroren parekoa ordaindu zuen enkante batean Ekiloreen oihal batengatik.
Lehenengo aldaerak (1888ko abuztuan) [aldatu]
-
Ekiloreak, bigarren aldaera: hondo urdina
Olio oihalean, 98 × 69 cm
II. Mundu Gerran suntsiturik, 1945eko abuztuaren 6an. -
Ekiloreak, hirugarren aldaera: hondo urdin-berdea
Olio oihalean, 91 × 72 cm
Neue Pinakothek, Munich, Alemania -
Ekiloreak, laugarren aldaera: hondo horia
Olio oihalean, 92.1 × 73 cm
National Gallery, Londres, Ingalaterra
Errepikapenak (1889ko urtarrilean) [aldatu]
-
Ekiloreak, 4. aldaeraren errepikapena
Olio oihalean, 95 × 73 cm
Van Gogh museoa, Amsterdam, Herbehereak.