Ekinodermatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ekinodermatu
Fosilaren garaia: Kanbriar-gaur egun

Itsas trikua (ekinodermatua)
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Azpierreinua: Eumetazoa
Kladoa: Bilateria
Kladoa: Nephrozoa
Goifiluma: Deuterostomia
Filuma: Echinodermata
Klein, 1734
Klaseak

Ekinodermatuak (Echinodermata) animalia filum itsastar bat dira, ozeanoetan aurkitzen direnak sakonera guztietan. Filum hau Kanbriar garaian agertu ziren eta gaur egun 7.000 espezie inguru daude. 13.000 espezie fosil ere aurkitu dira. Gaur egun 5 klase ezberdin daude (eta seigarren bat Concentricyloidea klasea kontutan hartuta):

  • Asteroideoak (itsasi-izarrak): 1.500 espezie inguru gaur egun.
  • Concentricycloidea bi espezi bakarrik daude eta gaur egun asteroidea barruan sartzea proposatu da.
  • Krinoideoak (itsas-lirioak): 600 espezie inguru
  • Ekinoideoak (itsas trikuak): arantzak dituzte eta 1.0000 espezie inguru katalogatu dira.
  • Holoturiak (itsasoko kukunbrea): animalia luzenkak. 1.000 espezie inguru.
  • Ofiuroideoak 1.500 espezie, ekinodermatuen artean handienak direnak.

Iada desagertutako fosilen artean Blastoidea, Edrioasteroidea eta Kanbriar garaiko Helicoplacus, Carpoidea eta Homalozoa aurkitzen ditugu. Agian Machaeridae ere ekinodermatuen artean sartu dezakegu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekinodermatuen eboluzioa simetria bilaterala zuten animaliengandik eratorria da. Gaur egun dituzten formak ondoren jasotakoak dira eboluzioz. Ekinodermatuen larbak ziliatuak dira eta aske igeri egiten dute. Larba guztiek simetria bilaterala dute eta kordatuen enbrioien antza izaten dute. Geroago gorputzaren ezker partea hazi egiten da eskuinekoa desagertaraziz. Ezkerreko aldea orduan simetria erradialean hazten da (pentarradiala) eta gorputza ardatz baten inguruan hazten da bost zati ezberdinetan.

Itsas izarra

Ekinodermatu guztiek dute euren bizitzako parterik batean simetria pentarradiala, baita sekundarioa den simetria bilateral bat dutenentzat ere. Mesodermoa kaltzio karbonatoz eginiko exoeskeleto bat da, plaka eta arantzaz egina. Exoeskeleto honek gorputza mantentzen du barruan. Animalia batzuek zikinkeriak kentzeko pedicellariae izeneko arantza modifikatuak dituzte.

Ekinodermatuek ur sistema baskular hidrauliko bat dute, eta honekin elikatu, mugitu eta gasen trukaketa egiten dute. Sistema zirkulatorio sinple bat dute eta liseriketa hodi oso bat dute.

Nerbio-sistema erradial bat dute, hau da, nerbioek konexiok egiten dituzte sare bat osatuz baina ez dago organo zentralik. Nerbioek eraztun bat sortzen dute ahoaren inguruan eta beso bakoitzerantz joaten dira. Nerbio hauek dira animaliaren mugimenduak koordinatzen dituztenak. Ekinodermatu gehienek, itsas-kukunbrea kenduta, burmuin bat daukate, oso txikia den arren.

Sexuak orokorrean bereiztuak izaten dira. Ugalketa sexuala, normalki, obuloak eta esperama uretan uztean datza, eta ugalketa beraz kanpokaldean gertatzen da.

Ekinodermatu batzuek nabaria den berregite gaitasun bat dute: itsas-izar bat erradialki mozten badugu parte ezberdinetan, hilabete batzuetan parte bakoitzak itsas-izar bakunak sortuko ditu. Hau beso bakar bat moztuz egin daiteke, egoera ideal batean izaki oso bat sortzea lortzen duelarik.

Ekinodermatuak, kordatuak bezala, deuterostomioak dira eta beraz gertuki erlazionaturik daude gainontzeko kordatuekin. Batzuen ustez hemichordata taldea gertuago dago ekinodermatuenetik hauek kordatuenetik daudenak baino. Hala ere hiruak talde ezberdinak dira eta horrela sailkatzen dira gaur egun.

Berezitasun gisa aipagarri da ekinodermatuena dela lur lehorrean eta ur gezan ordezkaririk ez dituen filumik handiena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekinodermatu Aldatu lotura Wikidatan