Ekinokzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Solstizio eta ekinokzioen UTC data eta ordua[1]
urtea Ekinokzioa
Mar
Solstizioa
Eka
Ekinokzioa
Ira
Solstizioa
Abe
egun ordu egun ordu egun ordu egun ordu
2002 20 19:16 21 13:24 23 04:55 22 01:14
2003 21 01:00 21 19:10 23 10:47 22 07:04
2004 20 06:49 21 00:57 22 16:30 21 12:42
2005 20 12:33 21 06:46 22 22:23 21 18:35
2006 20 18:26 21 12:26 23 04:03 22 00:22
2007 21 00:07 21 18:06 23 09:51 22 06:08
2008 20 05:48 20 23:59 22 15:44 21 12:04
2009 20 11:44 21 05:45 22 21:18 21 17:47
2010 20 17:32 21 11:28 23 03:09 21 23:38
2011 20 23:21 21 17:16 23 09:04 22 05:30
2012 20 05:14 20 23:09 22 14:49 21 11:11
2013 20 11:02 21 05:04 22 20:44 21 17:11
2014 20 16:57 21 10:51 23 02:29 21 23:03
Lurra Eguzkiak argiztatuta Martxoko ekinokzioan.
Lurrak Eguzkiaren inguruan orbitatzeagatik Eguzkiak zerua ekliptikaren gainetik zeharkatzen duela dirudi. Gorriz markatuta dagoen bide hori ez dator bat zuriz markatutako zeruko ekuatorearekin, Lurraren biraketa ardatza eta Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen den planoa elkarzutak ez izateagatik.
Lurraren urtaroen diagrama, iparraldetik ikusita. Eskumako muturrean: Abenduko solstizioa.
Lurraren urtaroen diagrama, hegoaldetik ikusita. Ezkerreko muturrean: Ekaineko Solstizioa.

Ekinokzioa urtean bitan gertatzen da, Lurraren ardatza eta Lurraren eta Eguzkiaren zentroak batzen dituen lerroa elkarzutak direnean; egoera horretan Eguzkiaren zentroa Lurraren ekuatoreko planoan kokatuta dago eta kokapen erlatibo hori mantenduko balitz, Lurraren toki guztietan egunaren eta gauaren luzerak berdinak lirateke. Ekinokzio berba zentzu apur bat lausoagoarekin ere erabiltzen da batzuetan, ekinokzioa gertatzen den data adierazteko.

"Ekinokzio" izena Latineko aequus (berdin) eta nox (gau) berbetatik dator, ekinokzioaren inguru hurbilean mundu guztietako tokietan eguna eta gauaren luzerak ia berdinak direlako.

Ekinokzioetan, Eguzkia zeruko esferaren aurkako puntu bitako batean kokatzen da, zeruko ekuatorea (0 graduko deklinazioarekin) eta ekliptika batzen diren guneetan. Puntu horiei ekinokzio puntuak deitu zaie. Hori dela eta, batzuetan ekinokzio hitza ekinokzio baten puntua adierazteko erabili izan da.

Ekinokzioak urte bakoitzean bi une zehatzetan gertatzen dira (ez egun batzuetan zehar), Lurraren ekuatoreko puntu batetik Eguzkiaren erdigunea puntu horren gain gainean (bere zenitean) ikus daitekeenean. Erabiltzen dugun egutegi gregoriarrean une horiek martxoaren 20 edo 21ean eta irailaren 22 edo 23an kokatu ohi dira.

[aldatu] Izenak

Hego Hemisferioan alderantziz gertatzen da.


Aurreko izenak izen klasikoak dira, ekinokzioak izendatzeko gehien erabili direnak, baina gaur egun idazle teknikoek gero eta gehiago erabiltzen dituzte Martxoko ekinokzioa eta Iraileko ekinokzioa izendapenak, berdin erabil ahal izateko Lurraren hemisferio bietan.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Earth's Seasons 2000-2020 (2007-01-28)

[aldatu] Ikus, gainera

Lurraren eta Eguzkiaren arteko erlazioa ekinokzioan
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak