Ekoteologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekoteologia erlijioa eta naturaren arteko harremanetara bideratutako teologia konstruktibo edo sistematikoaren mota bat da, bereziki ingurumen arazoetan oinarritutakoa. Orokorrean abiatzen da naturaren hondaketa eta gizakien kosmologia eta jarrera etikoki okerren arteko loturaren premisatik. Bestelako loturak ere aztertzen ditu, balio ekologikoen eta gizakiak menperatutako naturaren artekoa, jasangarritasunari dagokionez adibidez. Mugimendu honek hainbat egitasmo burutu ditu munduan zehar.

Ingurumenaren krisialdiaz ohartzeak erlijioaren aldetik erantzun zabala ekarri du, naturaren teologia alegia. Kristautasunean aipatzekoak dira Pierre Teilhard de Chardin josulagun eta paleontologoa, Alfred North Whitehead teologoa, John B. Cobb, Jr. eta Jürgen Moltmann protestanetak eta Rosemary Radford Ruether, Catherine Keller eta Sallie McFague teologo ekofeministak. Sorkuntzaren teologia ere ekoteologiaren agerpen garrantzitsua da, Matthew Fox apaiz katoliko ohiak garatutakoa.

Abraham Joshua Heschel eta Martin Buber juduak, Vandana Shiva idazle hindua eta Seyyid Hossein Nasr teologo liberal musulmana ere nabarmentzekoak dira.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzisko Asiskoa eragin agerikoenen artean dugu Kristautasunean, eta horren ondoren hainbat teologo eta irakasle etorri ziren, lehenengo eragina Eliza Ortodoxoan egin zutenak Katolizismoan baino. Halaber, herri indigenek misiolariei emandako ikuspuntuak ere kontuan hartzekoak dira.

Gure garaian, 1967an Lynn White Historiako irakasleak argitaratutako "The Historical Roots of Our Ecological Crisis" artikuluan natura gizakiaren menpe egotea kristau eredua dela eta ingurumena hondatzea ekarri duela esaten zuen. 1970ean Francis A. Schaefferek "Pollution and the Death of Man" argitara eman zuen eta 1973an bestela Jack Rogersek jaso zuen dozena bat teologok argitaratutakoa Whiteren artikuluaren ostean. Hauek "teologia eredu egokia" bilatzen zuten Jaungoikoa, gizakien eta naturaren arteko edozein lotura aztertuz Biblian. 1974an Annie Dillard idazleak "Pilgrim at Tinker Creek" liburua argitaratu zuen ildo honetatik.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet Sahtouris biologoa, Valerie Brown kazetaria, Terry Tempest Williams idazle mormoia eta John Collier antropologoa, herri amerindiarrek egindako aportazioak aztertu dituena, John Chryssavgis, Richard Cizik, Shane Claiborne, Ben Lowe, Matthew Sleeth eta Tom Cotter aipatu beharrekoak dira, besteak beste.

2008an "The Green Bible" ("Biblia Berdea") argitaratu zuten, Desmond Tuturen hitzaurrearekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]