Ekozidio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerrak inpaktu handia du ingurumenean.
Ekozidioaren aurkako kartela.

Ordenamendu juridiko batzuetan, ekozidioa ingurumenean edo ekosistema batean gizakiak edo beste espezie batek sorrarazitako kalte larria da, hango izaki bizidunen biziraupena arriskuan jarri eta ingurumena guztiz suntsitzera ere hel daitekeena.

Stop Ecocide International erakundeak aditu indepeendienteen talde baten bitartez honelako definizioa sortu zuen:

Ingurumenean kalte larria, zabala edo iraunkorra eragiteko probabilitate handia dagoela jakinda egiten den edozein ekintza arbitrarioa edo legez kanpokoa.[1]

Horrez gain, hainbat esanahi zehazten dira:[1]

Arbitrariotzat hartuko da aurreikusitako abantaila sozial edo ekonomikoari dagokionez nabarmenki gehiegizkoak izango liratekeen kalteei jaramonik ez egiteko ausarkeriazko egintza.

Kalte larritzat joko da inguruneko edozein elementutan oso kaltegarriak diren aldaketak, asaldurak edo kalte nabarmenak eragiten dituen kalteak, giza bizitzen edo baliabide natural, kultural edo ekonomikoetan eragin larriak barne.

Zabala ulertuko da eremu geografiko mugatu batetik haratago doazen kalteak, estatuko mugetatik haratago doazen edo ekosistema oso bati edo espezie bati edo gizaki kopuru handi bati eragiten dioten kalteak.

Kalte iraunkortzat ulertuko da itzulezina den kaltea edo birsorkuntza naturalaren bidez arrazoizko epean konpondu ezin daitekeen kaltea.

Ingurumenak Lurra, bere biosfera, kriosfera, litosfera, hidrosfera eta atmosfera esan nahi du, baita kanpoko espazioa ere.

Ekozidio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stop Ecocide International plataformaren arabera, ekozidio mota ezberdinak daude. Hauek dira:[1]

  • Ozeanoei eragindako kalteak. Eragiten duten jardueren artean hauek daude:

Asmoa da ekozidioa bosgarren delitu gisa Nazioarteko zigor auzitegiaren Erromako estatutuan sartzea.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekozidio hitza genozidio kontzeptuan inspiratuta dago. Genozidioak giza talde bat suntsitzeko borondatea esan nahi du. Ekozidio hitzak oikos eta cidio erroak batzen ditu. Grezierazko oikos erroak etxea esan nahi du(gaur egun “hábitat” gisa erabilia), eta latinezko cidio erroak hiltzea esan nahi du.[2]

Arthur Galston biologo estatubatuarrak izan zen ekozidio kontzeptua sortu zuenak. 70ko hamarkadan, Vietnamgo gudaren amaieran, bere erabilera zabaldu zen Agente laranjak Vietnamgo herritarretan eta naturan sortzen zituen kalteak salatzeko. AEBk herbizida hau erabili zuen Vietnamgo gerrillariak izkutatzen ziren basoak suntsitzeko. 1972 urtean, Olof Palme, Suediako lehen ministroa, Estatu Batuei ekozidioa egin izana leporatzen lehenengoa izan zen.[3]

Polly Higgins ekintzaileak  lan egin zuen Ekozidioa Nazio batuen gorputz juridikoaren parte izateko.[2] Polly Higginsek 2010 urtean definizio hau aurkeztu zuen nazio batuen lege batzordean[4]:

Ekozidioa lurralde jakin baten ekosistemen galera, kaltea edo suntsiketa hedatua da…horren ondorioz biztanleen gozamen baketsua larriki murriztu da edo murriztuko da.”

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «El ecocidio: todo lo que necesitas saber» verdeagua (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Altares, Guillermo. (2021-06-22). «Nace un delito contra el planeta: el ecocidio» El País (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. (Gaztelaniaz) Bermejo, Cristina. (2022-07-22). «¿Qué es un ecocidio?» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. (Gaztelaniaz) Polly Higgins. 2021-07-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.