Ekuadorren banaketa administratiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekuadorrren banaketa administratiboa 24 probintziaz osatua dago.

Lehenik probintziatan (provincia) banatua dago, kantoietan (cantón) eta parrokiatan (parroquia) azpibanatua. Barruti hauetako udalerriek ordezkari batar eta kontseiluak demokratikoki aukeratzen dituzte, sufragio zuzenean. Probintzien kasuan, probintzia kontseiluak aukeratzen dira (consejo provincial) eta kantoietan udal kontseilua (concejo municipal). Azken urteotan banaketa administratiboa aldatua izan da, Santa Elena eta Santo Domingo de los Tsáchilas probintziak sortu baitira.

Ecuadorenumerado.PNG

Probintziak hauek dira:

Probintzia Hiriburua Biztanleak[1] Eremua (km²)
1 Azuay Cuenca 626.857 8.639
2 Bolívar Guaranda 176.089 3.254
3 Cañar Azogues 206.981 3.908
4 Carchi Tulcán 160.983 3.699
5 Chimborazo Riobamba 513.225 5.287
6 Cotopaxi Latacunga 384.499 6.569
7 El Oro Machala 559.846 5.988
8 Esmeraldas Esmeraldas 385.223 15.216
9 Galapagoak Puerto Baquerizo Moreno 18.640 8.010
10 Guayas Guayaquil 3.070.145[2] 20.502,5
11 Imbabura Ibarra 344.044 4.599
12 Loja Loja 440.835 11.027
13 Los Ríos Babahoyo 650.178 6.254
14 Manabí Portoviejo 1.186.025 18.400
15 Morona Santiago Macas 115.412 25.690
16 Napo Tena 90.139 13.271
17 Orellana Puerto Francisco de Orellana 86.493 20.733
18 Pastaza Puyo 61.779 29.520
19 Pichincha Quito 2.101.799[3] 9.494
20 Santa Elena[4] Santa Elena 238.889[5]
21 Santo Domingo de los Tsáchilas[6] Santo Domingo de los Colorados 287.018[7]
22 Sucumbíos Nueva Loja 128.995 8.330.6
23 Tungurahua Ambato 441.034 3.333,6
24 Zamora Chinchipe Zamora 76.601 23.110,8

Mugatu gabeko lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.419 km² ez daude inongo probintziari esleituak. 2006an, lurralde hauetan 85.265 biztanle zeuden[8]Mugatu gabeko lurraldeak hauek dira:

  • Las Golondrinas: Agua Clara eta Guayllabamba ibaien arteko lurraldea, Esmeraldas eta Imbabura probintzien arteko liskarrean. Hegoaldean Pichincha probintzia du.
  • La Manga del Cura: Guayas, Manabí, Los Ríos eta Santo Domingo de los Tsáchilas probintzien arteko liskarrean. Barnean du Daule-Peripa urtegiaren zati bat. Gutxi-gorabehera 50.000 biztanle ditu.[9]
  • El Piedrero: El Triunfo (Guayas) eta La Troncal (Cañar) kantoien arteko lurraldea.[10]

Berriki mugatutako lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Concordia Esmeraldas eta Pichincha probintzien arteko lurralde mugatu gabea izan zen 2007 arte. Santo Domingo de los Tsáchilas probintzia sortzean, 60.000 biztanle inguruko udalerri hau mugatu egin zen eta azaroan Esmeraldas probintziako zortzigarren kantoi bihurtu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2001eko erroldaren arabera.
  2. 2001eko erroldaren arabera, probintzia honen biztanle kopurua 3.309.034 da. Zenbaki honek gaur egun probintzia osatzen ez duten kantoien datuak ere batzen ditu. Horrela, kopuru honi La Libertad, Salinas eta Santa Elena kantoietako kopuruak kendu zaizkio.
  3. 2001eko erroldaren arabera, probintzia honen biztanle kopurua 2.388.817 da. Zenbaki honek gaur egun probintzia osatzen ez duten kantoien datuak ere batzen ditu. Horrela, kopuru honi Santo Domingo kantoiko kopurua kendu zaio.
  4. 2007an sortutako probintzia.
  5. 2001eko erroldan ez da agertzen probintzia honen biztanle kopurua, oraindik sortu gabe baitzegoen. Horrela, kopuru hau kalkulatzeko La Libertad, Salinas eta Santa Elena kantoietako kopuruak batu dira.
  6. 2007an sortutako probintzia.
  7. 2001eko erroldan ez da agertzen probintzia honen biztanle kopurua, oraindik sortu gabe baitzegoen. Horrela, kopuru hau kalkulatzeko Santo Domingo kantoiko kopurua hartu da.
  8. Mugatu gabeko lurraldeak El Comercio
  9. La Manga del Cura se fracciona por comicios El Universo
  10. El Piedrero incluido en dos proyectos de parroquialización El Universo