Elías Piña
Wikipedia(e)tik
Elías Piña, Dominikar Errepublikan.
Elías Piña —lehenago provincia Estrelleta eta provincia San Rafael deitua— Dominikar Errepublikako mendebaldeko probintzia da. Haitik mugatzen du ekialdetik. Lurraldea goia eta laua da (1.426 km 2), iparraldean Erdiko Mendilerroa eta hegoaldean Neiba mendiak dituela.
Labore nagusiak artoa, bananak, kafea eta azukre-kanabera dira. Comendador da probintziako hiriburua. Probintziak 63.879 biztanle zituen 2002an; eta hiriburuak, berriz, 25.475 biztanle (2002an bertan).
Historia [aldatu]
San Rafael izenarekin sortu zuten 1942an, Benefactor probintziako mendebaldeko parte bat hartuta, Haiti aldeko muga-lurraldeak garatzeko egitarau baten baitan; 1965ean beste izen bat jarri zioten, Estrelleta, eta 1970ean Elías Piña izena eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.