El-Alameingo bigarren gudua

Koordenatuak: 30°50′29″N 28°56′34″E / 30.8414°N 28.9428°E / 30.8414; 28.9428
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Alameingo bigarren gudua» orritik birbideratua)
El-Alameingo bigarren gudua
Ipar Afrikako kanpaina Bigarren Mundu Gerran-Bigarren Mundu Gerra
El-Alameingo bigarren gudua
Data1942ko Urriaren 23tik Azaroaren 11ra
LekuaEl-Alamein, Egipto
 Egipto
Koordenatuak30°50′29″N 28°56′34″E / 30.8414°N 28.9428°E / 30.8414; 28.9428
EmaitzaAliatuen garaipena, Afrika Korps gudarostearen geldiaraztea
Gudulariak
Erresuma Batua

Alemania Nazia

Italiako Erresuma
Buruzagiak
Bernard Montgomery Erwin Rommel
Indarra
Erresuma Batuaren VIII. gudarostea Afrika Korps
Galerak
13.500 hildako, 500 tanke eta 97 hegazkin 30.542 hildako, 500 tanke eta 82 hegazkin

El-Alameingo bigarren gudua Bigarren Mundu Gerran gertaturiko gudua izan zen. Gudu hau Ipar Afrikako kanpainaren [1]inflexio-puntua izan zen, eta bertan Erwin Rommelen Africa Korps Bernard Montgomeryren VIII gudaroste britainakoaren aurka borrokatu ziren. 1942ko urriaren 23an hasi zen eta 9 egun geroago (azaroaren 1ean) amaitu zen aliatuen garaipenarekin. Gudu honek garrantzi estrategikoa izan du, izan ere, garaipen honek aliatuei Tripoliraino iristea baimendu zien, eta azkenik Suziri operazioarekin batera ardatzeko indarrak Afrikatik kanporatzea. Halaber, aliatuen garaipena Alemaniarren planak suntsitzea lortu zuen: Suezko kanala bereganatzea eta Ekialde Hurbileko erregaiak lortzea.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El-Alameingo bigarren gudua, El-Alameingo lehen gudua jarraitu zuen. Ipar Afrikako kanpainaren inflexio-puntua izan zen [1], izan ere, ardatzeko planak, Suezko Kanala bereganatzea deuseztu zituzten. Aliatuak atzeratuta zebilen El-Alameingo lehenengo guduaren ondoren, eta hemendik aurrera Bigarren Mundu Gerraren norabidea zeharo aldatuko zen. Oso ospetsua izan da gudua bi arrazoiengandik: alde batetik, taktika militarretan kontraeraso bikain baten adibide garbia delako. Beste aldetik, Bernard Montgomeryren[2] ospea eta izen ona hemen hasi zelako, Mendebaldeko Frontea paper garrantzitsu bat jokatuko zuen, garaipen miresgarri hau zela eta.

Garrantzi estrategikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Afrikako kanpaina hasi zenetik, Hitlerrek garrantzi handia eman zion. Egipto, Britainia Handiko protektoratua zen, eta han Britainia Handia Suezko Kanala eraiki zuen, merkataritza eta garraiorako funtsezkoa zena aliatuentzat. Era berean, Alemaniarrek hiru fronteetan (Mendebaldekoa, Ekialdekoa eta Ipar Afrikakoa) borrokatzen ari ziren eta erregaien behar izugarria zuen. Horregatik, Ekialde Hurbila okupatzea zuen xede, hango erregaiak bereganatzeko eta gerran jarraitu ahal izateko. Bestalde, britainiarrek indar handiak jarri zuten Egipton. Bazekiten ardatzaren plana geldiaraziz, arazo handiak izango zutela gerran, ez soilik gailentzeko, baita mantentzeko ere. Horrela, VIII. gudarostea bidali zuten, Montgomery ospetsuak horren buru zelarik.

Aliatuek bereganatutako kanioia

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudua irabaziz Tripoliraino iristea lortu zuten, eta han Suziri Operazioarekin batera Afrika Korps Tunisian inguratu zituzten. Ardatzeko kide asko bizitza galdu zuten Tunisian bertan eta besteek Siziliara alde egin izan behar zuten. Horrela, IIpar Afrikako Kanpainari amaiera eman zion. Era berean, aliatuek Mediterraneoa etsaiez garbitu zuten eta hau Sizilian lehorreratzea ("Husky operazioa"[3],zeinetan Bernard Montgomeryk parte hartu zuen) baimendu zien Uztailaren 10ean. Hemendik aurrera, aliatuek aurrera egiten jarraitu zuten eta ia Italia osoa askatzea eta Mussoliniren boterearekin bukatzea lortu zuten, izan ere, Viktor Emanuel III.ak bere kargutik bota zion eta Pietro Badoglio jenerala izendatu zuen lehen ministro, Irailean armistizioa sinatu zuena aliatuekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) El-Alameingo guduaren dokumentala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b [1] El Alameingo guduaren sintesia, guduaren garrantzia
  2. [2] Bernard Montgomeryren biografia, nola egin zen ospetsu
  3. [3] Husky operazioa