El Bola

Wikipedia, Entziklopedia askea

El Bola 2000ko Achero Mañas espainiar zinema zuzendari eta gidoigilearen drama filma bat da. Juan José Ballesta, Pablo Galán, Alberto Jiménez, Ana Wagener, Manuel Morón eta Gloria Muñoz aktoreek antzeztu zuten.

Lau Goya Sari irabazi zituen: filma onena, zuzendari hasiberri onena (Achero Mañas), aktore hasiberri onena (Juan José Ballesta) eta jatorrizko gidoi onena (Achero Mañas eta Verónica Fernández).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pablo, ezizenez El Bola (Juan José Ballesta) bere aitak (Manuel Morón) maiz jipoitu ohi duen hamabi urtetako Madrilgo mutiko bat da. Bere familian bizi ohi duen bortizkeriaren ondorioz eskolan adiskideak izateko zailtasunak ditu, baina Alfredo izeneko ikasle berria eskola berdinera iritsean, bi mutikoak lagun egingo dira. Pabloren aita ez bezala, Alfredoren gurasoak maitakorrak eta ulerkorrak dira, hortaz Pablok bere lagunaren familian falta duen maitasuna bilatzeaz gain bere beldur izugarrienei aurre egiten lagunduko diote.

Aktoreak

Kanpo loturak