El Busto
|
El Busto |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | El Busto |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Vianaldea |
| Alkatea | Jesús María Erripa Asensio (Indep.) |
| Herritarra | elbustoar |
| Koordenatuak | 42°32′56″N 2°14′30″W / 42.54889°N 2.24167°WKoordenatuak: 42°32′56″N 2°14′30″W / 42.54889°N 2.24167°W |
| Eremua | 7,22 km2 |
| Garaiera | 432 m |
| Distantzia | 67 km Iruñera |
| Posta kodea | 31229 |
| Biztanleria | 81 bizt (2009) |
| Dentsitatea | 11,22 bizt/km² |
El Busto Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 81 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 67 kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Errioxako mugatik gertu eta N-111 errepidea Lizarra-Viana norabidean hartuta.
El Bustok Santsolekin egiten du muga iparraldean, Los Arcosekin ekialdean, Santsolekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean.
[aldatu] Historia
XIII. mendean bi herrigune existitu ziren "Busto" izenarekin, Susko Busto eta Iusoko Busto. XV. mendean El Busto Los Arcosen herrixka bihurtu zen eta hiriburuaren zori bera izan zuen, 1463 eta 1753 bitartean Gaztelako erresumaren barne izanik. Hiru mende horietan, San Andres parrokia handitu eta erretaula pizkundetarra gehitu zitzaion. XVIII. mendearen erdialdean, herria Calahorrako elizbarrutian izan arren Nafarroako udalerri bihurtu zen.
Herria, bustotarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek agintzen zuen. Herritarrek, inguruko iturburu batetik ateratzen zuten edateko ura. Udaleko aurrekonturako beharrezko dirua, larreen salmenta eta labearen alokairuaren truke lortzen zuten, 500 eta 600 erreal inguru. 1860an herriak 218 biztanle zituen, eta ondoren hamarkadetan goraberatsu mantendu zen, XX. mendeko migrazioaren ondorioz erdira murriztu baino lehen.
[aldatu] Ondarea
- San Andres eliza, estilo gotiko pizkundertako, XVI. mendean eraikitako eliza.
- San Roman baseliza, muino baten gainean dago.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 166 | 169 | 161 | 188 | 221 | 222 | 211 | 187 | 167 | 148 | 118 | 92 | 83 |
2008ko erroldaren arabera, zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,86a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak abuztuko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an bi zerrenda independente aurkeztu ziren; alkate (eta hautatutako zinegotzi bakarra) AIBko Jesús María Ripa Asensio aukeratu zuten. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien %12,70a) eta zurizko 3 boto izan ziren (botoen %5,45a). Abstentzioa %47,16koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Jesus Maria Erripa Asensio (AIB) | 43 | Bai |
| Jesus Maria Osés Zurbano (C) | 9 | Ez |
2011n, ordea, zerrenda bakarra egon zen eta Erripak karguan errepikatu zuen, oraingoan beste bi zinegotziren laguntzaz.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Zelai kalea, z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Jesús María Erripa Asensio | AIB |
| 2011- | Jesús María Erripa Asensio | Indep. |
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera El Busto eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,26k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) El Bustori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- El Bustorako sarbide errepidea Google Street View-n.
|
||||||||||||||||