Diario Vasco

Wikipedia(e)tik
El Diario Vasco» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
El Diario Vasco
El Diario Vasco
Izena El Diario Vasco
Lehen alea 1934ko azaroaren 27a
Mota Egunkari orokorra
Saltzen den lurraldea  Gipuzkoa
Editatzen den hiria Igara, Donostia
Euskal HerriaEuskal Herria
Hizkuntza gaztelania, euskara
Maiztasuna Egunero
Argitaratzea Goizez
Salneurria 1,20 (2011)
Argitaletxea Vocento Taldea
www.diariovasco.com

El Diario Vasco (DV) Gipuzkoako egunkaria da. Gehienbat gaztelaniaz argitaratzen da, baina baditu orrialde batzuk euskaraz. Argitaletxea edo egoitza Donostiako Igara auzoan du.

1934ko azaroaren 27an kaleratu zuen lehen alea, Madrilgo ABC egunkariak eta Confederación Española de Derechas Autónomas erakunde politikoaren inguruko buruzagiek bultzatuta. 1936ko altxamenduaren alde agertu zen gerraren hasieran, eta kaleratzea eragotzi zitzaion Donostia errepublikazaleen esku egon zen bitartean, 1936ko irailaren 13a arte hain zuzen. 1940ko hamarkadan, Bilboko "El Correo" egunkariak akzioen gehiengoa erosi zituen. Egun Euskal Herriko bigarren egunkaririk irakurriena da (egunean 300.000 irakurle baino gehiago), eta El Correo Bilboko egunkariaren jabe berberena da (Vocento taldea).

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo-loturak [aldatu]

Koordenatuak: 43°18′11.56″N 2°00′33.32″W / 43.3032111°N 2.0092556°W / 43.3032111; -2.0092556