El Discurso del Rey

Wikipedia, Entziklopedia askea

El Discurso del Rey Altsasun lehenengo aldiz 2011ko irailaren 3an antzeztu zen espainiar nazionalismoaren eta faxismoaren parodia bat izan zen. Parodian ehunka herritarrek hartu zuten parte Altsasuko kaleetan zehar, Espainiako segurtasun indarren uniformeekin mozorroturik desfile faxista bat antzeztuz. Ekitaldian zehar, Juan Carlos I.a Espainiako Erregearen parodia bat ere egin zen, Espainiako batasuna aldarrikatuz eta euskal abertzaletasunaren aurka oihukatuz. Parodiak oihartzun zabala izan zuen Espainiako hedabideetan, parodiaren aurkako kritika zorrotzak sorraraziz. Manos Limpias eskuin muturreko espainiar sindikatuaren salaketa bati jarraiki, Espainiako Auzitegi Nazionalak Garazi Urrestarazu herriko alkatea eta beste herritar bat deitu zituen deklaratzera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.